XIX. Udaberriko Matematika Lehiaketako irabazleen sari banaketa
Noiz eta non
2015/05/08 2015/05/08, 18:30 - 09:35
Deskribapena
Ostiralean, maiatzak 8, 18:30etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), XIX. Udaberriko Matematika Lehiaketako irabazleen sari-banaketa ekitaldia ospatuko da.
Lehiaketa honetan, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko 270 ikaslek parte hartu dute, EAEko 28 ikastetxe ordezkatuz. Guztiek, beraien mailaren araberako frogak gainditu behar izan dituzte. Lehiaketa, arrakastatsua izan da parte hartzeari dagokionez, eta agerian utzi du gure ikasleek matematiketan duten maila bikaina.