Familia enpresen kudeaketa eredu desberdinei buruzko hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/07 Noiz arte: 2015/05/06, 18:00 - 09:33
Zikloa
"Empresa Familiar, marcando la diferencia"
Deskribapena
Ostegunean, maiatzak 7, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriko, Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo), UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatu duen "Empresa Familiar, marcando la diferencia" zikloko seigarren eta azken aurreko hitzaldia eskainiko dute bi familia enpresatako bi CEOk "Gestión de la empresa familiar: CEO Familiar versus CEO no Familiar" izenburupean. Manuel Urrutia, Confianzeko kontseilari delegatu eta zuzendari nagusia arituko da moderatzaile lanetan.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, "oraingo honetan, familia-kudeaketaren alternatiba gisa, enpresaren kudeaketaz arduratzeko kanpoko bat kontratatzearen aukera aztertuko dugu. Kudeaketa eredu biak konparatuko ditugu eredu praktiko birekin, familia-gerente bat eta kanpoko gerente bat".
UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatutako zikloa honako hitzaldi honekin osatuko da:
Izenburua: "Rasgos de una empresa competitiva en un entorno competitivo complejo"
Hizlaria: Sabin Azua, B+I Strategy enpresako bazkide zuzendaria
Eguna: Maiatzak 13
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan