-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Kazetariak eta Ijito Komunitatea, aurreiritzi gabeko komunikazio baten alde
Noiz eta non
2015/03/26 2015/03/26, 11:00 - 13:00
Deskribapena
Ostegunean, martxoak 26, 11:00etan, UPV/EHUko Leioako Liburutegi Zentraleko Batzar Gelan (Sarriena auzoa, z/g) "Kazetariak eta Ijito Komunitatea aurreiritzi gabeko komunikazio baten alde" tailerra egingo da. UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatu dute ekimen hori.
Tailerrean izango dira José Luis Madrazo, Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Gizarte Garapenerako zuzendaria; Simon Peña, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa; Juan de Dios Ramirez-Heredia, Union Romani-ko presidentea eta hedabide anitzetako kazetariak, besteak beste, Elsa Gonzalez, FAPEko presidentea ((Federación de Asociaciones de la Prensa de España)); Txema Villate, EFE Agentziako ordezkaria eta Silvia Intxaurrondo, EiTBko kazetaria.
Sarrera librea, gelaren edukiera bete arte.