Nazioarteko titulu bikoitzak, etorkizunerako apustu ziurra
Gaur egun, nazioarteko graduko hogeita hamar titulazio bikoitz inguru eskaintzen dira
Lehenengo argitaratze data: 2023/06/01
![](https://www.ehu.eus/documents/59339073/59721271/doble-titulacion-internacional_web.jpg/1cdffcb9-3ce9-0c8f-fa18-069418f9d946?t=1685531350969)
Euskal Herriko Unibertsitateak gradu ikasketa multzo handia aurkeztu du 2023-2024 ikasturterako. Orotara, 107 titulu eskainiko ditu, jakintza esparru guztietakoak eta arlo anitzetan (direla historikoak, direla berritzaileagoak) trebatzeko aukera ematen dutenak. Euskal Herriko Unibertsitateko graduak oso ezagunak dira etorkizuneko unibertsitate-ikasleen artean, baina agian ez da hain ezaguna ikastegi askotan nazioarteko titulazio bikoitza egiteko aukera ere badagoela.
“Nazioarteko titulazio bikoitzez ari gara UPV/EHUk (jatorrizko unibertsitatea) eta atzerriko unibertsitate batek (harrerako unibertsitatea) programazio akademiko bat ezartzen duten kasuetan, ikasleek bi titulu lor ditzaten: UPV/EHUko graduatu-titulua eta harrerako unibertsitateak emandako bigarren titulu bat. Programazioa bi ikasketa-planen arteko edukien eta gaitasunen antzekotasunean oinarritzen da, eta UPV/EHUko ikasleek gutxienez 120 kreditu gainditu behar dituzte harrera-unibertsitatean aldia hasi aurretik. Bertan, nazioarteko titulazio bikoitz horren programazio akademiko zehatzak ezartzen dituen kredituak eta irakasgaiak gainditu beharko ditu”, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreorde Laura Vozmedianok azaldu duenez. “Gaur egun, nazioarteko graduko hogeita hamar titulazio bikoitz inguru eskaintzen dira, eta horietako bakoitzean plaza kopuru mugatua dago.”
CAMPUSA | ZENTRUA | TITULAZIO BIKOITZA INTERNAZIONALA | |
GIPUZKOA | GIPUZKOAKO INGENIERITZA ESKOLA | Arkitektura teknikoko gradua + Ingenieur du Batiment et des Travaux Publics del Institut Supérieur Aquitain de Batiment et des Travaux Public (ISA-BTP). Ingeniaritza Zibileko gradua + Ingenieur du Batiment et des Travaux Publics del Institut Supérieur Aquitain de Batiment et des Travaux Public (ISA-BTP). Ingeniaritza Zibileko gradua + Bachelor in Civil Engineering (Münster University of Applied Sciences, Alemania) Ingeniaritza Elektrikoko gradua + Bachelor Maschinenbau/Mechanical Engineering (Mittweida University of Applied Sciences, Alemania) Ingeniaritza Elektrikoko gradua + Bachelor Mechatronik (Mittweida University of Applied Sciences, Alemania) Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako gradua + Bachelor Maschinenbau/Mechanical Engineering (Mittweida University of Applied Sciences, Alemania) Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako gradua + Bachelor Mechatronik (Mittweida University of Applied Sciences, Alemania) Ingeniaritza Mekanikoko gradua + Bachelor Electric and Automation (Mittweida University of Applied Sciences, Alemania) |
|
ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA | Arkitekturaren oinarriak |
Bordeleko Arkitektura eta Paisaiako Goi Eskola Nazionala (Frantzia) |
|
ZUZENBIDE FAKULTATEA | Zuzenbidea | Santo Tomas Unibertsitatea (Kolonbia) | |
KIMIKA FAKULTATEA | Kimika |
Titulazio bikoitza Strasbourgeko Unibertsitatea(Frantzia) |
|
BIZKAIA | ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA | Ingeniaritza Elektronikoa | Limogeseko Unibertsitatea (Frantzia) |
Matematika | Université de Pau et des Pays de l’Adour (Francia) | ||
Kimika | Université de Pau et des Pays de l 'Adour unibertsitatea (Frantzia) | ||
EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEA |
Enpresen Administrazioeta Zuzendaritzako gradua (ADE)
|
Berlin School of Economics and Law (Alemania) |
|
Negozioen Kudeaketako gradua |
Metropolia University of Applied Sciences (Finlandia) |
||
Marketineko gradua |
Metropolia University of Applied Sciences (Finlandia) |
||
ARABA | GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA | Ingeniaritza Mekanikoko gradua |
Federico Santa María Unibertsitate Teknikoa (Txile) |
Jarraian, hiru ikaslek beren esperientziaren berri emango digute, nazioarteko titulazio bikoitza ikasita, eta hori egiteak zer ekarri dien azalduko digute.
«Erasmus nengoen bitartean, nazioarteko gradu bikoitza egitea, oso ideia ona iruditu zitzaidan, eta asko gozatu nuen»
Ainhoak HWR aukeratu zuen, “nazioarteko titulu bikoitzaren baldintza esan zizkidaten irakasgaiak egitea zelako, baina ez nituen zertan nahitaez han egin ez Gradu Amaierako Lana ez praktikak, beste kasu batzuetan gertatzen zen bezala. Gainera, Alemaniak betidanik eman zidan atentzioa, eta Berlin ezin hobea da denboraldi batez bizitzeko”. Bizitako esperientziaren ondoren, ez du zalantzarik nazioarteko titulu bikoitza egitea aholkatzeko orduan. Ondorioztatzen duenez: “Aukera ematen dizu hainbat arlotan trebatzeko eta, noski, zure unibertsitateko ikasketak (eta curriculuma) osatzeko. Esfortzu pixka bat gehiago eginez, nire ustez, titulu ona lortzen uzten dizu, eta esperientziak guztiz merezi du. Batez ere etxetik kanpo egin izateak, horrek dakartzan bizipen guztiekin. Erronkak eta esperientzia berriak atsegin dituen edonori gomendatuko nioke, ez dira damutuko eta”.
«Oso esperientzia aberasgarria iruditu zitzaidan: ikasi nezakeen, praktikak egin, beste unibertsitate bat eta beste kultura bat ezagut nezakeen»
Bere ustez, nazioarteko gradu bikoitza egitea “aukera paregabea da hainbat arlotako ezagutzan sakontzeko, eta ikasketa esperientzia izateko nazioarteko testuinguru batean”. Halaber, beste ikasle batzuei antzeko bide bati jarraitzeko adorea eman nahi die. “Jaso dudan hezkuntzari eta izan ditudan aukerei esker, pertsona gisa handitu naizela uste dut, eta arlo pertsonalean eta profesionalean garatzen lagundu didaten trebetasunak eta ezagutzak lortu ditut. Espero dut beste ikasle batzuek antzeko zerbait bizitzeko aukera izatea”. Gaur egun, Ane Zuñiga Ingeniaritza Elektrikoko eta Konputazio Zientzietako doktoregoa egiten ari da MITen (Massachusettseko Teknologia Institutua), eta MIT-CSAILen (Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko Laborategia) lan egiten du. Adierazi duenez: “Zirrara eragiten didate esperientzia honek emango dizkidan aukerek, eta ziur naiz urrats garrantzitsua izango dela nire ibilbide akademiko eta profesionalean”.
«Titulu gisa izan dezakeen baliotik harantz, beste gaitasun asko ere garatzen dira»
Ainhoaren eta Aneren antzera, Idoiak ere nazioarteko gradu bikoitza egitea gomendatzen du: “Titulu gisa izan dezakeen baliotik harantz (curriculumerako), esperientzia aberasgarria da eta beste gaitasun asko ere garatzen dira. Beti da interesgarria bestelako ikuspuntuak, kulturak eta hizkuntzak ezagutzea, eta horrek guztiak etorkizunean harremanak izaten eta egora konplexuak kudeatzen lagun gaitzake. Gainera, une dibertigarri ugari izan ditut atzerrian eman dudan urtean, karreraren monotonia hausten lagundu didatenak. Nire kasuan, gainera, mugikortasunari esker, aukera izan dut unibertsitatearen ikerketa laborategi batean praktikak egiteko, eta horiek izan dira, azkenean, Ingeniaritza Elektronikoko nire Gradu Amaierako Lana”. Gaur egun, Idoia Ugarte Brescian (Italia) dago, EMIMEO (Erasmus Mundus on Innovative Microwave Electronics and Optics) nazioarteko masterra egiten, UPV/EHUk eta Limogeseko Unibertsitateak antolatutakoa, beste erakunde batzuen artean.