-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Hablar puede salvar vidas
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
-
Hizkuntza indoeuroparren historiako kate begi galdua aurkitu dute
Elikagaien alferrikaltzea Esperientzia(K) zikloaren barruan
Noiz eta non
2024/05/07, 19:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Esperientzia(K) ekimenaren hurrengo saioa, maiatzaren 7an izango da Letren Fakultatean. Esperientziak izeneko ekimena UPV/EHUren Esperientzia Gelen ekimena da, gure inguruko hainbat eragilerekin elkartzeko foro gisa planteatzen da, bertan egungo hainbat gizarte gaiei buruz hausnartzeko eta jakintza eta Esperientziak -pluralean- partekatzeko asmoz.
Saio honetan ELIKA-Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioko kudeatzaile zuzendaria den Arantza Madariagak hartuko du parte: ‘Luchando contra el desperdicio alimentario’ [‘Elikagaien alferrikaltzearen aurkako borroka’] izeneko hitzaldiarekin. Hitzaldiaren ondoren, galderak egiteko eta eztabaidatzeko tartea egongo da.
Sarrera librea izango da aretoaren edukiera bete arte.