euskaraespañol

Eguneko irudia

Hitzaldia

Hitzaldia: Hori guztia elektroiekin?

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/03/11, 19:00

Kokapena

Ernest Lluch Kultur Etxea
Anoeta pasealekua 13. -20014- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

2025. urtean zehar, Kimika Fakultateak bere 50 urteak ospatuko ditu, jarduera-programa zabal eta askotarikoarekin. Programa hori Donostia Kulturarekin zein Materialen Fisikako Zentroarekin batera antolatutako hitzaldi-zikloarekin hasi zen urtearen hasieran, ‘50 Urte Kimika Zabaltzen’ izenburupean. Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideek Fakultatean garatzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch kultur etxean, publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Hitzaldiak hilabetean behin gauzatuko dira, Materialen Fisikako Zentroko komunikazio arduradunak, Idoia Mugikak aurkeztuta. Hizlarien artean perfil desberdin anitzeko Fakultateko kideak daude, hala nola, Euskadi Ikerkuntza Sariak, proiekzio handiko gazteak eta zientzia zabalkuntzan adituak.

Zikloaren hirugarren hitzaldia Daniel Reta Mañeru UPV/EHUko Kimika Fakultateko Ikerbasque ikertzaileak emango du. Danil Reta ERC ospetsuarekin bekadunak molekula magnetikoak aztertzen ditu hainbat aplikaziorekin. Hitzaldi honetan, Reta Doktoreak magnetismo molekularraren kontzeptuak eta komunitate zientifikoa hura erabiltzen ari den moduak azalduko ditu, ezagutzaren muga berriak irekitzeko.

Hitzaldia Idoia Mugikak aurkeztuko du, Materialen Fisikako Zentruko (CSIC-UPV/EHU zentro mistoa) komunikazio arduradunak.

Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.