euskaraespañol

Eguneko irudia

Copernika: Bideoklip jaialdia

Noiz eta non

2025/01/24, 18:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Urtarrilaren 24an, ostirala, 18:00etan, Bizkaia Aretoan, Copernika jaialdiaren 4. edizioa ospatuko da, Bizkaian sortutako lana biltzeko doako sarrera duen bideo-sorkuntza musikaleko ekitaldia. Jaialdia "AKMEKA, Arte, Kultura eta Media" UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateari lotutako ikerketa taldeak antolatu du. Bideoa eta ikus-entzunezkoen sorkuntza bere ikerketa ildo garrantzitsuenetako bat AKMEKArentzat.

“Gernikan hiru urte eman ondoren, edizio hau Bizkaia Aretora hurbilduko da. Ekitaldi hau ez da ikus-entzunezko lanen proiekziora mugatzen, aitzitik, musikan oinarritutako ikus-entzunezko bideo-sorkuntzaren hiru alderdiri erreparatzen die. Alde batetik, musika-bandetako kide batzuk izango ditugu, beren proiektuei buruz hitz egiteko eta beren musika-sorkuntzei irudiak jartzeko erronkari aurre egiteko. Bestetik, ikus-entzunezko lanen sortzaileei, taldeekiko elkarrizketan abestiak bistaratzeko azken arduradunak baitira”, azaldu dute AKMEKAren ordezkariek.

Besteak beste, Lukiek, Silitia, Txopet eta Silkat taldeen bideoklipak ikusi ahal izango dira. Proiekzioen ondoren, artista bakoitzak bere lanari buruz hitz egingo digu eta taldeen merchandising-artikuluak zozketatuko dira. Datu interesgarri gisa, aipatu behar da banda horietako kideen artean UPV/EHUko ikasleak eta graduatuak daudela.

Egitaraua:

Silkat - For the better - Pablo Urrecha

Txopet - Zure bile - Maitane Campos

Lukiek - Bibibizak - Alex Pérez y Antton Goikoetxea

Oslo Ovnies - Appaloosas - Marta de las Heras

Lorelei Green - Fuera del foco - Adrián Morote

Aguanieve - Pobre Diablo - David Sánchez

Headholes - Nightclub - Sara D.G.

Silitia - Moises - Imanol Exposito Delgado e Imanol Abad Martinez