‘Trantsizio literarioak/Literaturak trantsizioan’ nazioarteko kongresua
Noiz eta non
Noiztik: 2025/01/15 Noiz arte: 2025/01/17, 09:00
Kokapena
Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateak ‘Trantsizio literarioak/Literaturak trantsizioan’ nazioarteko kongresua hartuko du, ‘IdeoLit: Literatura dokumentu historiko gisa’ ikertaldeak antolatuta. Literatura aro klasikotik gaur egun arte aztertzen duten ikertzaile guztiei zuzenduta dago, betiere trantsizio kontzeptuarekin lotuta.
Guztira espezializazio askotariko 55 nazioarteko aditu elkartuko dira trantsizioaren kontzeptua literaturaren bidez hausnartzeko.
Lau hizlari nagusi izango dira Miguel Herrero de Jauregui (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsekoa), bidaia katabatikoez edo azpimunduraz hitz egingo duena trantsizio erradikalaren adibide gisa, Manuel Maldonado (Sevillako Unibertsitatekoa) Alemaniako bateratzearekin loturiko literaturaz, eta Benedicte Vauthier (Bernako Unibertsitatea) espainiar trantsizioan izan ziren eztabaida historiografiko, kritiko eta literarioez. Azkenik Harkaitz Cano idazleak euskal literatura garaikideari buruzko mahai inguruan parte hartuko du Lourdes Otaegi Euskal Literaturako irakaslearekin batera. Jardunaldiak mugarri izango dira literaturari aplikatutako trantsizioari buruzko analisian.
Kongresua irekia eta dohain da. Kongresuaren programa eta gainontzeko xehetasunak esteka honetan dira eskura: https://www.ehu.eus/eu/web/ideolit-literatura-documento-historico/trantsizioak-literaturan-/-literaturak-trantsizioan-kongresua.