euskaraespañol

Eguneko irudia

Hitzaldia

‘Gure historia. Euskadi eta Nafarroa 1500 eta 1850 artean’ hitzaldi zikloa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/03/06, 19:00

Kokapena

Bibat museoa
Cuchillería Kalea 54. -01001- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Martxoaren 6tik aurrera, BIBAT Museoak ‘Gure historia. Euskadi eta Nafarroa 1500 eta 1850 artean’ hitzaldi zikloa hartuko du. Euskal Herriko eta Nafarroako Historia Modernoari buruzko dibulgazio hitzaldiak dira, Euskal Herriko Unibertsitateko doktore berrien eskutik.

Helburu nagusia Historia Modernoaren dibulgazioa da; horrexegatik, hitzaldi guztiak publiko zabalari zuzenduta daude, espezialistak edo historialariak izan beharrik ez dela. Ez dira izango hitzaldi akademikoak. Gutxi gorabehera 40 minututan luzatuko dira eta beste 20 minutuz egin ahal izango dira galderak edo eztabaidak planteatu.

Programa

  • Martxoaren 6a. ‘¿Un rey autoritario o un reino con autonomía? El reino de Navarra en la Edad Moderna’ [Errege autoritarioa ala autonomia duen erresuma? Nafarroako Erresuma Aro Modernoan]. Pablo Presumido Casado.
  • Martxoaren 13a. ‘Entre tradición y modernidad: La salud y la enfermedad en el País Vasco’ [Tradizioaren eta modernitatearen artean: osasuna eta gaixotasuna Euskal Herrian]. Jon Mata Gainzarain.
  • Martxoaren 20a. ‘Más allá del mito: La Inquisición como mecanismo de represión y control social’ [Mitotik haratago: Inkisizioa errepresio eta kontrol sozialerako bitarteko gisa].. Edurne Garrido Conde.
  • Martxoaren 27a. ‘¿Adán y Eva hablaban euskera? Cómo se explicó el origen de los vascos antes del siglo XX’ [Adan eta Eva euskaraz ari ote ziren? Nola azaldu da euskaldunen jatorria XX. mendea baino lehenago]. Xabier lñarra San Vicente.
  • Apirilaren 3a. ‘Desigualdad entre iguales: Mendigos y vagos en el País Vasco’ [Berdinen arteko desberdintasuna: eskaleak eta alferrak Euskal Herrian]. Mikel Larrinaga Ortiz.