-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Energia: hidrogeno berdeari buruzko hitzaldiak eta tailerra
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/03/21 Noiz arte: 2025/03/22
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena
CAT & SCALE sare nazionalak eta ANEMEL partzuergo europarrak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) eta Materialen Fisika Zentroarekin (CFM) lankidetzan, trantsizio energetikoaren gakoak eskainiko dituzte zientzialari adituek emandako hitzaldien bidez. Mahai-inguru bat egingo da ere, eta ENERGIA TXIKI tailerrarekin osatuko da haurrentzako.
Erregai fosilekiko mendekotasuna alde batera uztea da gaur egungo gizartearen erronka nagusietako bat krisi klimatikoaren inpaktua minimizatzeko. Horregatik, Europar Batasuna hainbat ekimen egiten ari da trantsizio energetiko ekologiko eta ekitatibo bat garatzeko, eta horietako batek hidrogenoa aipatzen du bektore energetiko gisa.
Gai horiek guztiak martxoaren 21ean, ostirala, Donostiako Aquariumean egingo diren ENERGIA HITZALDIETAN eztabaidatuko dira. 18:30etik aurrera, hitzaldi sorta bat egingo dute CAT & SCALEko adituek, elektrizitate berriztagarria erregai berde bihurtzeko irtenbide zientifiko eta teknologiko berritzaileak aztertzen dituen sare nazionalak, eta ANEMEL, ur zikinetatik hidrogeno garbia ekoizteko Europako partzuergoak. Martxoaren 22an beste jarduera bat egingo da, oraingoan txikienei zuzendua: 16:00etatik aurrera, 4 eta 10 urte bitarteko haurrek ENERGIA TXIKI tailerrean parte hartu ahal izango dute, CAT & SCALE, UPV/EHU, AEMEL eta CFMk, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, Eureka! Zientzia Museoan antolatutako zientzia eta kultura tailerrean. Uraren mirariak ezagutuko dituzte, bizi-iturri eta, jakina, energia-iturri gisa.
Hizlariei buruz
Energia Hitzaldietan hidrogenoari buruzko ezagutza zabala duten hiru zientzialarik hartuko dute parte:
- Pau Farrás, ANEMEL partzuergoko koordinatzailea eta Galwayko Unibertsitateko ikertzailea (Irlanda).
- Nuria López, CAT & SCALE sareko taldeburua eta egoitza Tarragonan duen Institut Català d ‘Investigació Química – ICIQ erakundeko ikertzailea.
- Sara Barja, CAT & SCALE sareko koordinatzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea.
Aurkezpenena ondoren mahai inguru bat egingo da, gaia sakonduz.
ENERGIA HITZALDIAK
Martxoak 21, 18:30
Aquarium Donostia /San Sebastián
Publiko orokorra
Sarrera librea lekua bete arte
ENERGIA TXIKI
Martxoak 22, 16:00
Eureka! Zientzia Museoa
4-10 urte bitarteko haurrak