CERNen ‘TERRAFORMING’ workshoparen aurkezpena
Noiz eta non
2022/11/16, 11:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Las Nieves Eraikuntza
Nieves Cano 33. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Azaroaren 16an, asteazkena, 11:00etan, Arabako Campuseko Elurreta eraikineko ekitaldi aretoan (Nieves Cano, 33. Vitoria-Gasteiz) prentsaurreko bat egingo da Ikerkuntza Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) ‘TERRAFORMING’ workshoparen aurtengo edizioa aurkezteko. Ekitaldia azaroaren 20tik 26ra izango da, Genevako instalazioetan.
Prentsaurrekoan hartuko dute parte:
- Manoli Igartua, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea.
- Igor Salazar, Vitoria-Gasteizko Udaleko Merkataritza, Prestakuntza eta Enpleguko zinegotzia.
- Leyre Madariaga, BIC Arabako presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria.
- Arantxa Ibañez de Opacua, Vital Fundazioko zuzendaria.
- Amaia Calleja, UPV/EHUren Arabako Campuseko Ekintzailetza eta Transferentziako zuzendaria.
Horiekin batera, edizio honetan hautatutako 12 pertsonak egongo dira, Arabako Campusean matrikulatutako ikasleak edo, Gasteizen bizi izanik, UPV/EHUren beste campusetako batean matrikulatuta daudenak, eta Genevan (Suitza) kokatutako Ikerkuntza Nuklearrerako Europako Erakundearen (CERN) workshop-ean parte hartuko dutenak.