-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Ikasturte berria, erronka berriak
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2019/09/12

Erakundeetatik eta akademiatik etorritako ordezkaritza zabala, hala nola gizarte eta legebiltzarreko partidu guztietako kideak bertaratu ziren Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Areto Nagusira, UPV/EHUren irekiera ekitaldian parte hartzeko.
Unibertsitateko idazkari nagusi Pedro Iriondok 2018-2019 ikasturteko memoria aurkezteko egin zuen mintzaldiaren ondoren, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Haur Literaturako irakasle Xabier Etxanizek ikasturte hasierako hitzaldia egin zuen, ‘Herri ipuinak gaurko gizartean’ izenburukoa. Etxanizek azpimarratu zuen ipuinen balorea gaur egun, eta irakurketa kritikoa egin behar zaiela, gizarte bidezkoagoa sortzen laguntzeko, desoreka, aurreiritzi, diskriminazio eta gehiegikeriarik gabekoa. “Herri ipuinen edo istorio horiek birsortuz egiten diren bertsioen bidez edota hipertestu ezagunetatik abiatuz istorio berriak sortuz, gure umeak irakurtzera bultzatu ez ezik, literaturan hezi, irakurle gero eta trebeagoak, irakurtzen dutena ulertzen eta interpretatzen gai direnak, prestatu behar ditugu”.
Nekane Balluerka errektorearen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldiak etorri ziren gero. Proiektuak garatzean eta erakundeak hastean izan beharreko jarrera etikoaren aldeko apustu sendoa izan zen errektoreak botatako mezu nabarmenetako bat. “Ezin da produktibitaterik egon balorerik gabe”, adierazi zuen, “edo, beste modu batean esanda, produktibitate ekonomikorik hoberenak balore etikoak txertatzen ditu, horiek gabe, epe ertainera porrot egiten baitu produktibo izan nahi duen edozein proiektuk”. Etika eta produktibitatearen arteko aliantzaren defentsa da Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarrizko osagaietako bat, unibertsitate publiko eta gizarte baloreez arduratua izanik.
Irudi galeria
-
Mª Asunción Cantera, Xabier Etxaniz, Mari Carmen Aguirre eta Karle Olalde. -
Juan Mendizabal, Elena Agirre eta Josu Sangroniz. -
Jaione Lacalle eta Isabel Trespaderne. -
Miren Mateo, Lore Bilbao, Adolfo Morais eta Asier Aloria. -
Laura Garrido, Eba Blanco de Angulo, Iván Igartua, Nekane Balluerka eta Rebeka Ubera. -
Letren Fakultateko irakasle batzuk, ekitaldira sartu aurretik. -
Iván Igartua eta Nekane Balluerka, Manu Lezertua arartekoarekin. -
Iván Igartua eta Nekane Balluerka, José Antonio Ardanza lehendakaria agurtzen. -
Iván Igartua, Nekane Balluerka, Bakartxo Tejeria eta Cristina Uriarte. -
Iván Igartua, Cristina Uriarte eta Nekane Balluerka, Gorka Urtaran alkatearekin. -
Iván Igartua, Cristina Uriarte, Ramiro González, Nekane Balluerka, Bakartxo Tejeria eta Gorka Urtaran. -
Iñigo Urkullu lehendakaria ekitaldira iristean. -
Josu Erkoreka, Beatriz Artolazabal, Bingen Zupiria eta María Jesús San José sailburuak. Atzean Eusko Legebiltzarreko kide batzuk. -
Akademiako kide batzuk. -
Juan José Ibarretxe lehendakaria eta EAEko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarra. -
MUko errektore Bixente Atxa eta UPNAko errektore Ramón Gonzalo. -
Agintariak mahaian. -
Ekitaldiaren une bat. -
Pedro Iriondoren hitzaldia. -
Eskumatik hasita, Manu Lezertua arartekoa eta Carmen Adán, EAEko fiskal nagusia. -
Xabier Etxanizen mintzaldiaren une bat. -
Errektorearen hitzaldiaren une bat. -
Unibertsitateko abesbatza. -
Ekitaldia bukatu ondoren, agintariak irteten.