-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU, Bilbao Open House jaialdian
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/09/22, 10:00 - 00:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Bizkaia Aretoa – UPV/EHU Open House jaialdiaren baitan ateak irekiko dituen eraikinetako bat izango da. Ekitaldi hau aukera paregabea da arkitektura eta hirigintzaren bitartez herritarrek eta bisitariek hiria uler dezaten. Bisitak doakoak dira, eta borondatezko gidarien azalpenak izango dituzte.
Bizkaia Aretoa – UPV/EHU Pritzker saria jaso duen Alvaro Siza Pritzker arkitekto portugaldarrak diseinatu zuen. Lehen begi-bistan sinplea dirudien arren, eraikuntza garapen konplexu baten beharra izan zuen. Larunbatean, hilaren 22an, 10:00etatik 14:00etara eta 1600etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da, eta igandean, hilaren 23an, 10:00etatik 14:00etara. Bisitak 30 minutuko iraupena izango du.
Informazioa guztia: http://www.openhousebilbao.org/eu/project/bizkaia-aretoa-2/