UPV/EHUk neguko ongietorria emango die nazioarteko ikasleei
Noiz eta non
2025/02/04 2025/02/04, 15:00 - 20:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Otsailaren 4an, asteartea, 15:00etatik aurrera, Bizkaia Aretoan (Mitxelena Auditorioan), Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateak neguko ongietorri-ekitaldia (Welcome Day) ospatuko du, 2024-2025 ikasturteko bigarren lauhilekoan egonaldia egingo duten nazioarteko ikasleei zuzenduta. UPV/EHUko hiru campusetako ikasle bisitariak gonbidatuta daude ekitaldi berezi honetara. Nazioarteko Harremanetarako Bulegoaren Welcome Centre-ak (ongietorri-zentroa) antolatutako ekitaldian Transferentzia eta Nazioartekotze arloko Errektoreordeak, Gotzone Barandika, parte hartuko du. Bertan izango dira, halaber, Noé Cornago, Nazioartekotze Zuzendari berria; Teresa Lalinde, Arreta era Erakarpen Zerbitzuko Arduraduna; eta Alazne Martínez, ESNko (Erasmus Student Network) Presidenteordea.
EGITARAUA
15:00 Transferentzia eta Nazioartekotze Errektoreordearen ongietorria
15:05 Euskadi, UPV/EHUko Campusei eta unibertsitate zerbitzuei buruzko informazioa
15:30 Erasmus Student Network-en (ESN) aurkezpena eta jardueren eskaintza
16:00 Luncha
17:00-20:00: Denbora librea beste ikasle batzuekin harremanak egiteko eta hiria bisitatzeko
20:00 Araba eta Gipuzkoako campusetara itzultzeko autobusa