Antzerki foroa: Konektatuak… Bai a la ez?
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/03/11, 17:30
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko GANDERE Ikertaldeak Frantzia, Belgika eta Lituaniako beste erakunde batzuekin batera Europar Batasunak finantzatutako [2023-1-FR01-KA220-SCH-000153583] 'RESOLAB: Research laboratory on the use of social networks and parenting (2023-2026)' Erasmus+ Proiektuan kolaboratzen du.
Proiektu honek familien eta irakasleen benetako beharrei, zailtasunei eta erronkei erantzun nahi die. Lehen Hezkuntzako ikasleen (6-12 urte) gailu digitalak erabiltzeko ohiturak bitartekotzean eta arautzean. Horregatik, erabilera-ohitura horien diagnostiko bat egitea planteatzen da, ikasleen, irakasleen eta familien ikuspegitik; halaber, bitartekaritza-estrategietan eta gaitasun digitala (DigComp) ikastetxean eta etxean nola garatzen den aztertu nahi da, datuak biltzeko askotariko tekniken bitartez, hala nola: galdetegiak, eztabaida taldeak, eguneroko digitala eta Antzerki Foroa. Hori guztia lagungarria izango da irakasleei eta familiei zuzendutako jarduteko jarraibide espezifikoen gidak garatzeko.
Datu bilketa honetan oinarrituta (galdetegiak, eztabaida taldeak...) Lehen Hezkuntzako ikasle, irakasle eta familien ahotsak biltzen dituen doako ANTZERKI FOROA antolatu da: KONEKTATUAK… BAI ALA EZ?
Anima zaitez eta zatoz Internet, Sare Sozialei, gailu digitalei... buruz hausnartzera!
NOIZ: 2025eko martxoaren 11n, 17:30etan.
NON: UPV/EHUko I.M. Barriola Zentroaren entzunaretoan. Donostia.
INFORMAZIO GEHIAGO: https://www.gandere.eus/eu/contexto/resolab/
IZENA EMAN: https://forms.office.com/e/dhzsSAiZBN
HIZKUNTZA: Euskara