euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna 2025

Noiz eta non

2025/02/21, 11:00

Kokapena

Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Otsailaren 21ean, ostiralarekin, UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak Arabako Campuseko pabiloian ospatuko du Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna. Jarduera honekin, Katedrak sustatu nahi du hizkuntza eta kultura komunitate ezberdinen arteko elkar ulertzea, aniztasuna balioan jarriz eta bizikidetza bultzatuz.

Jardunaldia irekia izango da hizkuntzaren, kulturaren eta migrazioaren inguruan gogoeta egin nahi duten pertsona guztientzat.

‘Hizkuntzen arteko joan-etorria’ izenburu harturik, Arabako Campusak, Vital Fundazioak eta UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailek diruz lagundutako ekimenak jatorri atzerritarreko pertsonak bilduko ditu. Batzuek txikitan ikasi dute euskara, beste batzuek helduaroan, eta batzuk orain ari dira ikasten. Norberaren ama hizkuntzarekin eta euskararekin duten harremanari buruz mintzatuko gara, bai eta ingurune eleaniztun batean bizitzeko esperientziari buruz ere.

Ekitaldiak bi ordu inguru iraungo ditu.

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna UNESCOk bultzatu zuen 1999an, hizkuntza aniztasuna eta hezkuntza eleanitza sustatzeko. Halaber, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadarekin bat ere egiten du jardunaldiak.