-
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 onenen artean
-
Joxerramon Bengoetxea: «Lehenik premia larriei erantzungo diegu»
-
Mikel Bernal UPV/EHUn graduatu den psikologoa bigarren BAPE probetan
-
In memoriam: María Rosario Aurrecoechea Zubiaur
-
Kazetaritza: desberdintasunaren konplize ala aldaketarako eragile?
Alemandar eguberri festa Letren Fakultatean
Noiz eta non
2024/12/19, 12:00
Kokapena
Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Sailak, abenduaren 19an, 12:00etan, bere ohiko ‘Weihnachtsfeier’ (Alemaniako Eguberrietako festa) antolatuko du, eta Letren Fakultateko aleman ikasleak ez ezik, Arabako probintziako bigarren hezkuntzako ikasleak ere joan ahal izango dira (aurrez izena emanda).
Hainbat tailer, jarduera interaktibo eta erakusketa kultural bitarte direla, ikasleen hezkuntza esperientzia aberastu nahi da, kultura arteko gaitasuna sendotzeaz bat.
Informazio zabalagoa nahi izanez gero, idatzi amador.garcia@ehu.eus helbidera.
Izena emateko azken eguna: abenduak 12.