euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia

8M25 VII. gogoeta jardunaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/03/06, 15:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Micaela Portilla Ikerguneak VII. 8M25 gogoeta jardunaldia hartuko du, Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak, Buenos Aires Probintziako Erdialdeko Unibertsitate Nazionaleko Arkeologia Ondarearen Katedrak, ARQSAREAN sare feministak eta Patrimonio SXX plataformak antolatuta.

Edizio honetarako aukeratu den izenburua da ‘EMAKUMEEK industrializazioan utzitako ONDARE IKUSI(ezin)a: Euskal Herri eta Argentinatiko perspektibak’, eta helburua delarik Euskal Herrian eta Argentinan garatutako ikerketei ikusgarritasuna ematea, ikuspegi berritzaileetatik, industria paisaiei buruzko kontakizun historiko parekideagoak eraikitzen laguntzen baitute.

Aurtengo edizioa bi jardunalditan egituratuko da:

Martxoaren 6an, ostegunaz, 15:00etatik 18:00etara, tokiko eta nazioarteko espezialistek bost hitzaldi eskainiko dituzte. Formatu hibridoan egingo dira, Arabako Campuseko Micaela Portilla ikerguneko areto nagusian parte hartuz eta emankizunak Buenos Aires Probintziako Erdialdeko Unibertsitate Nazionaleko Gizarte Zientzien Fakultateko YouTube kanalaren bidez transmitituz.

Eta ostiralean, martxoak 7, bisita gidatua egingo da Balmasedako La Encartada fabrika-museora, non aztertuko baita emakumeek ehungintzaren garapenean duten papera.

Bi jardunaldietarako nahitaezkoa da aurretiko izen-ematea esteka honen bidez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdZzyxlk0Pyxc7sJ8HY6nydGrPbEq4kLwKr-beeOch0VukiQg/viewform