euskaraespañol

Hitzaldia

'50 Urte Kimika Zabaltzen' hitzaldi-zikloa: Pedro Miguel Echenique

Noiz eta non

2025/01/14, 19:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ernest Lluch Kultur Etxea

Anoeta pasealekua, 13. Donostia

2025. urtean zehar, Kimika Fakultateak bere 50 urteak ospatuko ditu, jarduera-programa zabal eta askotarikoarekin. Programa hori Donostia Kulturarekin zein Materialen Fisikako Zentroarekin batera antolatutako hitzaldi-zikloarekin hasiko da, ‘50 Urte Kimika Zabaltzen’ izenburupean. Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideek Fakultatean garatzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch kultur etxean, publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Hitzaldiak hilabetean behin gauzatuko dira, Materialen Fisikako Zentroko komunikazio arduradunak, Idoia Mugikak aurkeztuta. Hizlarien artean perfil desberdin anitzeko Fakultateko kideak daude, hala nola, Euskadi Ikerkuntza Sariak, proiekzio handiko gazteak eta zientzia zabalkuntzan adituak.

Pedro Miguel Echenique Landiribar. Kimika Fakultateko katedradun emeritoa, Donostia International Physics Center (DIPC)ko presidentea eta, beste sarien artean, 1996 Ikerkuntza Euskadi Saria, jaso duenak zikloari hasera emango dio. Pedro Miguel Echeniquek edertasuna eta etorkizunari buruz arituko da, zientziaren ikuspuntutik. Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.