-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
UPV/EHUtik UPVra
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2024/11/14

NON: Bizkaiko Campuseko Biblioteka. NOIZ: 2024ko azaroaren 13an. NORK: Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.
Atzo, azaroak 13, asteazkena, 5 tonako materialekin kargatu genuen Valentziarako kamioia, DANAk kaltetutakoentzat. Zama Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (UPV) deskargatzen ari dira gaur, entitate horrek kudeatuko baitu banaketa lurraldean.
Bidalketa UPV/EHUko unibertsitate komunitate osoaren elkartasunari esker egin ahal izan da. Eskerrik asko materiala ekarri duzuenei, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Campusetan bilketa, karga eta deskarga lanetan ibili zaretenei.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus