-
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 onenen artean
-
Mikel Bernal UPV/EHUn graduatu den psikologoa bigarren BAPE probetan
-
Hablar puede salvar vidas
-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
3.600 ikaslek baino gehiagok zientzia gertutik bizi dute UPV/EHUko Zientzia Zirkularra programan
Euskal Herriko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 60 ikastetxek hartuko dute parte Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek eskaintzen dituzten 115 saioetan
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/02/19

Zientzia Zirkularra ekimena Ikertzaileen Europako Gauaren programaren barruan dago. Kasu honetan, gure unibertsitateko 55 ikertzaile eta irakasle joango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herri eta hirietako ikastetxeetara dibulgaziozko hitzaldiak eta tailerrak ematera.
Helburua da zientzia eta teknologia Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleei hurbiltzea, unibertsitatean sortzen diren ikasketak eta ikerketak jakinaraziz, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutu daitezen, eta ikasleen artean zientzia-karrera bat aukera dadin sustatzea, genero-oztopoak ezabatuz.
Aurten 36 jarduera antolatu dira (20 tailer eta 16 hitzaldi), Europako Batasunak mundu osoko arazo sozial handiei irtenbideak emateko abian jarri dituen bost ikerketa- eta berrikuntza-misioetan oinarrituta. Hauek dira misio horien ardatzak: Minbizia, Klima Aldaketara Egokitzea (Eraldaketa Soziala barne), Ura eta ozeanoak, Hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak eta Lurzoruaren osasuna eta Elikagaiak. Horiek guztiek Europako Itun Berdearen, Minbiziaren Aurkako Europako Planaren eta Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) xedeak lortzen lagunduko dute.
Ikasleek ezagutuko dute nola sortzen diren lurrikarak eta tsunamiak, zer den berotegi-efektua, patogenoak eta substantzia kutsatzaileak detektatzeko ura analizatzeko modua, edo Adimen Artifizialaren erabilera ikerketa biomedikoan. Horrez gain, internet eta sare sozialen erabileraz, edo azala eguzki-argitik babesteaz eta askoz gehiagoz hausnartzeko aukera ere izango du.
Jarduerak ikasturtean zehar egiten dira, baina dagoeneko bete dira aurtengo ediziorako plaza guztiak.
Zientzia Zirkularra UPV/EHUko Ikerketaren Hedapen Sozialeko Zuzendaritzak (Koordinazio eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordetza) antolatzen du, G9-SCIENCE4All europar proiektuaren testuinguruan, Europako Batzordeak finantzatuta, Marie Sklodowska-Curie/(MSCA) Ekintzen barruan, Europako Ikerketa Esparru Programaren barruan sartzen da.