Maiatzak 13 eta 15 egunen bitartean, 2016ko Unibertsitateen arteko Atletismoko Lehiaketa ospatu zen Murtzian, non UPV/EHUk urrezko hiru domina lortu zituen: emakumezko 100 metro hesietan Nora Orduñak, medikuntzako ikasleak, lortu zuen lehenengoa; Iñigo Rodriguezek, Arte Graduko ikasleak, bigarrena lortu zuen gizonezko 400 metro hesietan, eta Gonzalo Santamariak, Industria Ingeniaritza Teknikoko ikasleak, urrezko hirugarren domina lortu zuen gizonezko pertikan. Honez gain, Miren de Regil Sorkuntza eta Diseinuko Graduko ikasleak zilarrezko domina bat lortu zuen emakumezko jauzi hirukoitzean.
Urrezko hiru domina eta zilarrezko bat UPV/EHUrentzat
UPV/EHUk lau domina lortu ditu Espainiako Unibertsitateen arteko Atletismoko lehiaketan
Lehenengo argitaratze data: 2016/06/01
Lortutako 4 dominez gain, UPV/EHUko taldeak beste zenbait postu lortu zituen: Bosgarren postua lortu genuen beste modalitateetan, 5000 metroko frogan, Yaiza Cristobal, Ingeniaritza Mekanikoko ikasleari esker, Garazi Larrakoetxeak, Kimikako ikasleak, altuera jauzian eta Miren De Regilek emakumezko pertikan; Irene Perezek, Haur Hezkuntzako ikasleak seigarren postua lortu zuen emakumezko altura jauzian eta Nerea Irciok, Erizaintzako ikasleak zazpigarren postua lortu zuen emakumezko 400 eta 800 metro hesietan.