-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
"X izpien difrakzioa: zineko aliatua edo Hamelingo flautista", Jesús R. Berenguer-en hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2014/11/20 Noiz arte: 2014/12/23, 19:00 - 13:59
Kokapena
Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, azaroak 20, 19:00etan, Bizkaia Aretoko Elhuyar entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea, 3.), Jesús R. Berenguer Marínek, Errioxako Unibertsitatean Kimika Inorganikoko irakasle titularra, 'X izpien difrakzioa: zineko aliatua edo Hamelingo flautista' mintzaldia eskainiko du. Sarrera doan da.
Kristalografia izan da, azken mendean, zientziaren garapenean aliatu nagusienetariko bat. 2014ean, Kristalografiaren Nazioarteko Urtea ospatzen ari gara, UNESCOk eta Kristalografiako Nazioarteko Batasunak sustatuta. Pop kulturaren zenbait ikonotan oinarrituta, mintzaldi honek zientziaren adar honi omenaldi txiki bat egin nahi dio, haren lorpen aipagarrienak nabarmendu eta zientzian eta gizartean egindako aurrera-pausoekin lotu.
Mintzaldi hori UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak Kristalografiaren Nazioarteko Urtea ospatzeko antolatu duen kristalografia eta X izpien inguruko zikloko bigarrena izango da.