-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Mikrotxipei buruzko hitzaldia Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/14 Noiz arte: 2014/11/28, 19:30 - 08:52
Deskribapena
Asteartean, urriak 14, 19:30etan, UPV/EHUko Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian (Agirre Lehendakaria etorbidea 140, Bilbo), Zientzia eta Teknologia Fakultateko Elektrizitatea eta Elektronika Saileko Javier Echanove irakasleak "Microchips. La conquista de lo diminuto" izenburudun hitzaldia eskainiko du UPV/EHUko Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusiak urtero antolatzen duen "Gure Unibertsitatea" XV. hitzaldi zikloaren edizioaren baitan.
Zikloa honako ekitaldiekin osatuko da:
- Urriak 23, 22.00etan: The Big Van Theory zientzialari monologisten saioa.
- Urriak 28, 19.30etan: "Proyecto de gestión restauración y conservación del patrimonio artístico del Salón del Paraninfo de la Universidad Central", Teresa Escohotado, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Margolaritza Saileko irakaslearen eskutik.
Hitzaldi ziklo honen helburua da, ikasleei beraien prestakuntza akademikoaren osagarri bat eskaintzea, eta era berean lanbidea garatzeko eta curriculum-edukia aukeratzeko unean orientazioa eskaintzea.