"Invisible Express" ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita dago
UPV/EHUko edozein ikaslek aurkeztu ahal ditu giza-eskubideen urraketak jorratzen dituzten obrak
Lehenengo argitaratze data: 2014/09/26
![](https://www.ehu.eus/documents/59339073/59341422/InvisibleExpress.jpg/75ca5dd3-bfda-4a91-a246-39a25c169618?t=1418807358000)
Igandean, urriaren 5ean, Lankidetza eta Garapenerako Bulegoak eta Kultura, Communication y Desarrollo GKE-ak antolatutako Invisible Espress lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da. Txapelketan, unibertsitateko edozein ikaslek film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka. "Film Sozialak" Nazioarteko Zinema Ikusezina Jaialdiaren harira egin da ekitaldia, zeinak urriak 6 eta 13 bitartean VI. Edizioa ospatuko duen Bilbon.
"Invisible Express" lehiaketak, bigarren edizio honetan, lan irabazleari 1.000 euro emango dizkio, eta Publikoaren Saria eramaten duenak 500 euro jasoko ditu. Unibertsitate komunitatearen baitan ikus-entzunezko tresnen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak, balore positiboak eta solidarioak transmititzeko. Ildo beretik lan egiten du "Film Sozialak" jaialdiak. Giza-eskubideen urraketak erakusten dituzten lan audiobisual independenteak ezagutzera ematea du xede, zeren eta, oro har, inor ez da obra horietaz arduratzen.
Sariketan parte hartu nahi duten ikasleek izena eman ahal dute web-helbide honetan.