-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Imanol Ordorika Bengoetxearen obra plastikoari eta arkitektonikoari buruzko erakusketaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2014/09/23 Noiz arte: 2014/12/01, 12:00 - 12:25

Deskribapena
Asteartean, irailaren 23an, 19.00etan, Bilboko Naja geltoki zaharrean, Imanol Ordorika Bengoetxea (Lekeitio, 1931) arkitektoaren obra plastikoari eta arkitektonikoari buruzko erakusketaren aurkezpena egingo da.
Halaber, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan urrian antolatuko diren 'Erbesteko Euskal Arkitektura' jardunaldien edukia ere aurreratuko da.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Juanjo Arrizabalaga, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren zuzendaria
- Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuaren Euskararen sustapen eta hedakuntzarako zuzendaria
- Mario Sangalli, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren irakaslea