-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Arte Ederren ikasleen erakusketa Montehermoso Kulturunean
Noiz eta non
Noiztik: 2014/07/17 Noiz arte: 2014/12/02, 10:30 - 09:24

Deskribapena
Ostegunean, uztailak 17, 10:30etan, Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturunean, prentsaurrekoa eskainiko da Ainhoa Akutain, Mikel Calleja, Leticia Gaspar, Amaia Molinet, Ianire Sagasti eta Camilo Torres UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek sortutako lanak erakutsiko dituen "Ampliación del campo de batalla" izenburudun erakusketa aurkezteko. Julia Morandeira da komisaria. Erakusketak sarrera librea izango du eta irailaren 28ra arte izango da ikusgai.
Prentsaurrekoan parte hartuko dute:
- Javier Garaizar, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea.
- Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa.
- Artista gazteak ere bertan izango dira.
Erakusketaren inaugurazio ofiziala ostegunean bertan arratsaldeko 20:00etan izango da.
Aukeratutako arte lanek, lurralde bai geografiko, politiko, ekonomiko, historiko zein pertsonalen barne tentsioak maneiatzen dituzte. Praktika horiek, gehienetan, artistaren jarrera pertsonala erakusten dute eta gatazka bistaratzea eta negoziazioa bilatzen dute hainbat gairen bitartez: mugaren izaera iragazkorra, modernotasun nekagarri baten hondakinak, arkeologiaren fantasmagorikoa, boterearen ispilatzeak paisaian edo borroka etengabea eremu intimoan. Proiektuak, gainera, jarduera lerro bera konpartitzen dute: nabarmen utzi eta ezegonkortu problematika atzerriratze errekurtsoen edo testuinguruan bertan zuzeneko esku-hartzearen bitartez.
Erakusketaren izenburuak, "Ampliación del campo de batalla", beraz, lanerako eremu komun baterako zabaltze keinu bat erakusten du; gizakiak habitatzen dituen geografienganako begirada erreflexibo bat eta subjektuen (de)limitazioen eztabaidatzea.