-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak izeneko graduondokoko ikasleek beren proiektuak aurkeztuko dituzte
Noiz eta non
Noiztik: 2014/07/15 Noiz arte: 2014/07/16, 10:00 - 10:00

Deskribapena
Uztailak 15ean eta 16an, Markeskoa Jauregian, Eibarren, UPV/EHUko Hondakinen kudeaketa eta Tratamenduak izeneko graduondoan, 2013-14 ikasturtean matrikulaturiko ikasleek aurkeztuko dituzten amaierako proiektuak eta bere defentsa gauzatuko dira. Jarduera UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) uztailaren 14tik 16era bitartean antolatu duen 'Hondakinen kudeaketa eta tratamendua: Konposta' mintegiaren baitan izango da.
Aurkeztuko diren proiektuak honako hauek dira:
- "Hondakin bihurtzen dugun janari kopurua murrizteko estrategia batzuk." Maitane Igartua Lopez.
- "Elgetan %70-80ko sailakpena lotu elgetarrekin batera". Oxel Erostarbe Tubilla.
- "Lasarte-Oriako gune berdeetako hondakinak murrizteko proposamena." Garazi Fernandino Bueno.
- "Marko Juridikoaren azterketa Larrabetzuko esperientzian I". Naia Pagoaga Arizaga.
- "Neumatikoen kudeaketa eta tratamenduak." Gontzal Bermejo San Jose.
- "Marko Juridikoaren azterketa Larrabetzuko esperientzian II". Itziar Biguri Ugarte.
- "Ospitalean sorturiko hondakinak." Alberto Gordoa.
- "Soraluzen 5. edukiontziak emante dituen emaizak." Nekane Jauregi Manzano.
- "Otxandio herriko hiri hondakinak... iparrorratz duen proiektua." Kepa Gonzalez de Audicana Bengoetxea.
- "Ibaetako campuean jantokietako organikoa. Esperientzia pilotoa." Beñat Jauregi Artola.