"Hiri solidaritatea" kongresuak janari eta etxebizitza duinerako eskubidea jorratuko du
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/26 Noiz arte: 2014/05/27, 09:00 - 09:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, maiatzak 26, 09:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra,3. Bilbo) "Hiri Solidaritatea. Janari eta etxebizitza duinerako eskubidea" kongresuari hasiera emango dio Iñigo Lamarka Arartekok. UPV/EHUko Ekiten-Thinking Ikasketa Taldeak antolatu du biltzarra.
Kongresuaren lehenengo jardunaldian, janarien soberakinez, elikagai hondarren kudeaketaz, eta Europar Batasunaren erronkaz eta paradoxaz hitz egingo dute nazioarteko adituek. Astelehenean, Mickey Gjerrisek, Copenhage-ko Unibertsitateko Baliabideen eta Elikagaiaren Ekonomia Institutukoak, eta Hanah Lambie Mumfordek, Edimburgoko Unibertsitateko elikagai bankuen adituak, parte hartuko dute.
Asteartean, hilak 27, bigarren jardunaldian, ostatu beharraren eta etxebizitza-politikaren arteko harremanak izango dira hitzaldiaren ardatzak. Horri buruz gogoeta egiteko, hainbat jakintsu etorriko dira; besteak beste, Montserrat Pareja, Bartzelonako Unibertsitateko "European Network Housing Research" batzordekidea; Jesús Leal, Universidad Complutense de Madrileko irakaslea; eta Elena Cortés, Andaluziako Juntako Etxebizitza sailburua.