-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Garapenerako lankidetzan hizkuntza irizpidea txertatzeko gida baten aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/22 Noiz arte: 2015/01/19, 19:00 - 15:29
Deskribapena
Ostegunean, maiatzak 22, 19:00etan, Kultur Leioan (José Ramón Aketxe plazan, 11. Leioan) nazioarteko linguistek parte hartuko dute Hizkuntza eta Hezkuntza Herrien Arteko Lankidetzan izenburupean egingo den mahai-inguruan. UPV/EHUko UNESCO Katedrak eta Leioako Udalak antolatu dute ekitaldia. Bertan, garapenerako lankidetza proiektuetan hizkuntza irizpidea txertatzeko gida baten aurkezpena egingo da. Nazioarteko hizkuntzalarien artean, Anik Nandi Indiako soziolinguista egongo da. Gidaren egileetako bat da, eta, gaur egun, Eskozian ikertzen ari da.
Mahai-ingurua:
- Itziar Idiazabal: moderatzailea, UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren zuzendaria
- Mikel Mendizabal: UNESCO Katedra eta Garabide Elkartea, UNESCO Katedrak Leioako Udalaren laguntzaz Kolonbiako Nasa eta Embera erkidegoekin bideratzen duen hizkuntza lankidetza esperientzia kontatuko du
- Pedro Ibarra Guell: Fundación Felix Baltistan Fundazioa, Hezkuntza egoera Baltistanen, eta Fundazioaren esperientzia eta proiektuak azalduko dira
- Anik Nandi: Heriot-Watt University (Edinburgo) Indiako Hizkuntza aniztasuna eta bere erregulazioa aztertuko ditu
- Belen Uranga: Soziolinguistika Klusterra eta UNESCO Katedra, "Garapenerako lankidetza-proiektuetan hizkuntza-irizpidea txertatzeko proposamena" gidaren aurkezpena egingo du