Peñascal Kooperatiba
Peñascal Kooperatiba irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko kooperatiba bat da, egoera zaurgarrienean dauden pertsonen gizarteratzearen alde lan egiten duena, arreta integrala eskainiz: prestakuntza, lan-bitartekaritza, laguntza soziala, egoitza baliabideak,...
Partekatutako pisuak dira, 3 logelakoak eta hauek banaka alokatzen dira. UPV/EHUko 35 urte baino gazteagoak diren ikasleentzat gehienez 6 plaza eskaintzen dira (2 ikasle pisu bakoitzeko, guztiak Bilbon, Deustu, San Frantzisko eta Arabellako auzoetan. Gainontzeko plazak proiektuko gazteek erabiliko dituzte. Pisuak ez dira mistoak eta hauetan erretzea debekatuta dago.
Hileko kuota 100 €/gelako da, gastuak barne daudelarik. Hasieran, 100€ko fidantza eskatuko da, eta pisutik irtetean itzuliko da, gela egoera egokian itzuli ezkero.
Parte hartzeko UPV/EHUko bigarren mailan edo goragoko gradu edo postgradu batean matrikulatuta egon behar zara.
Galdetegia bete eta ondoren Peñascal Kooperatibatik zurekin jarriko dira kontaktuan elkarrizketa pertsonala egiteko.
Onartua izaten bazara, alokairua irailaren 1etik uztailaren 15era bitartean egingo da (epea laburtu daiteke, baina ez luzatu, etxebizitzaren mantentze-lanak udan egiten direlako).
Galdera gehiagorako, idatzi helbide elektroniko honetara: etxebizitza@grupopenascal.com