Santurtziko Gazte Solidarioak
Santurtziko Gazte Solidarioen programaren hirugarren deialdi honetan sei plaza eskaintzen ditugu pisukideekin bizitzeko Mendialde auzoan, hilean 55 euroko errentan, gehi uraren eta argiaren gastuak.
Programan parte hartzeko eskaerak aurkeztuko dira, modu telematikoan, Bizkaiko Campuseko web orrian dagoen eskariaren bidez.
Aurreko link-ean eskaera egin ondoren, bidali eskatutako dokumentazioa helbide honetara unamuno-e.zuzendaria@ehu.eus
Salbuespen moduan, eskaerak paperean (pdf, 125 Kb) aurkeztu ahalko dira erregistro bulego honetan:
-
Informazio eta Erregistro Bulegoa, Larrako Etxea
Agirre Lehendakariaren etorbidea, 81 (Sarriko). 48015 Bilbo
Eskariak aurkeztu ahal izango dira 2025eko ekainaren 23tik uztailaren 15era bitartean. Behin-behineko ebazpena uztaileko bigarren hamabostaldian argitaratuko da eta emandako plazak behin betiko bilakatuko dira irailaren hasieran, kontratua sinatzen denean. Gogoan izan, kontratuaren sinatzeko, matrikula formalizatuta egon behar dela.
Eskaerak aurkezteko aplikazioa irekita egongo da abenduak 15raino eta lehen deialdian aurkeztutako eskaerekin egon daitezkeen hutsuneak ez badira betetzen, uztailak 15 ostean jasotako eskaerekin beteko dira.