VIVIENDAS-SOLIDARIAS-BILBAO

Bilboko Gazte Solidarioak

Hamabostgarren deialdian 45 plaza jartzen dizkizugu eskura Otxarkoaga eta Bilbo Zaharrean etxea partekatzeko; hileko errenta 55 eurokoa izango da, gehi uraren eta argiaren gastuak.

Programan parte hartzeko eskaerak aurkeztuko dira, ahal dela, modu telematikoan, Bizkaiko Campuseko web orrian dagoen eskariaren bidez.

Halaber, eta salbuespen moduan, eskaerak paperean (pdf, 125 Kb) aurkeztu ahalko dira erregistro bulego hauetako batean:

  • Errektorego eraikinean
    Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa

  • Informazio eta Erregistro Bulegoa, Larrako Etxea
    Agirre Lehendakariaren etorbidea, 81 (Sarriko). 48015 Bilbo

Eskaera posta bulegoetan aurkezten duten interesdunek abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuko 31. artikuluak xedatutako moduan aurkeztu behar dute.

Eskariak aurkeztu ahal izango dira 2024ko ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean. Behin-behineko ebazpena uztaileko bigarren hamabostaldian argitaratuko da eta emandako plazak behin betiko bilakatuko dira irailaren hasieran, kontratua sinatzen denean. Gogoan izan, kontratuaren sinatzeko, matrikula formalizatuta egon behar dela.

Eskaerak aurkezteko aplikazioa irekita egongo da abenduak 15raino eta lehen deialdian aurkeztutako eskaerekin egon daitezkeen hutsuneak ez badira betetzen, uztailak 15 ostean jasotako eskaerekin beteko dira.