Breadcrumb

Agenda

VII. Hezkuntzarako app azoka

Mundu iraunkorragoa eta bidezkoagoa eraikitzeko, generoen arteko berdintasuna lortu behar da (ODS5). Hori dela eta, hezkidetza gizartearen eta hezkuntza-sistemaren erronka gisa sendotzen da, ikasleen artean gaitasun kritikoa garatzea eta kontzientziatzea oinarri duten hezkuntza-prozesuak garatzeko helburuarekin, errespetuan eta aukera-berdintasunean eta genero-bereizketarik gabeko erantzukizunean oinarritutako gizartea ulertzeko eta eraikitzeko. Horrek guztiak esan nahi du emakumeen eta gizonen arteko ezaugarriei eta gaitasunei buruz aurrez pentsatutako estereotipoak, aurreiritziak eta ideiak haustea.  

Hori izan da aurten UPV/EHUren Hezkuntzarako APPen VII. Azokan aurkeztuko diren bederatzi app-ak sortzeko ezarri dugun helburua. Aurreko edizioetan bezala, UPV/EHUko ikasleek talde kooperatiboetan eta heterogeneoetan lan egin dute. Taldeen heterogeneitatea ikasleen aurkezten dituzten titulazio, ezagutza eta esperientzia ezberdinetatik eratortzen da. Honek guztiak IKTen erabileran oinarritutako ezagutza arlo ezberdinetako ikasleen lankidetza eskatu du, eta teknologia bera garatzen ere lagundu du, sortutako app-ak Google Playn doan baitaude eskuragarri.  

Tradizioari jarraituz, edizio honetan ere Google Playn kalifikazio onenak eta deskarga gehien lortzen dituen aplikazioa aukeratu eta sarituko da, "2022eko TxAPPelduna” sariarekin. Beraz, antolatzaileek app-ak deskargatu eta baloratzera animatzen zaituztegu eta abenduaren 16an 10:00-11:00 Bilboko Hezkuntza Fakultatean (Leioako campusa, UPV/EHU) ospatuko den Azokara joateko gonbidapena luzatzen dizuegu.  

Azokan proiektuak standetan aurkeztuko dira, ikasleek beraiek egindako poster eta tutorialen bidez. Ekitaldiaren webgunean (https://feriadelapp.wixsite.com/edicion7 ) bideo-tutorialak ikus daitezke eta Google Playra sartu Android gailuetan app-ak instalatzeko eta gustukoen dituzunak puntuatzeko!