"Matematikak eguneroko bizitzan" hitzaldi zikloak hamaikagarren edizioa beteko du
Data
Noiztik 2014/05/08 Noiz arte 2014/05/22, 19:30 - 21:00
Hiru hitzaldi emango dira Bidebarrieta Liburutegian matematikek arlo desberdinetan duten presentzia eta garrantzia erakusteko .
Ostegunean, maiatzak 8, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo), "Matematikak eguneroko bizitzan/Las Matemáticas en la vida cotidiana" hitzaldi zikloaren hamaikagarren edizioari hasiera emango zaio. Ekimen honekin, matematikak eta bere errealitatea gizarteari hurreratu nahi zaio. Zikloa osatzen duten hiru hitzaldiak maiatzaren 8an, 15ean eta 22an burutuko dira Bidebarrieta Liburutegian, 19:30etan. Sarrera librea izango da.
Hitzaldi ziklo hau Espainiako Matematikaren Errege Sozietateak antolatu du Bilboko Udala, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Bizkaiko Foru Aldundia, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroa eta Radio Euskadiren laguntzarekin.
Antolatzaileen adierazi dutenez, "eguneroko bizitzan egiten ditugun ia jarduera guztiek matematiken beharrizana dute, nahiz eta batzuetan ezkutatuta izan: telefono mugikor batetik hitz egin, kamara digital bat erabili, bankuetako kutxazain automatikoetatik dirua atera, mapa bat erabili, satelite bidezko telebista ikusi, ordenagailua edo Internet erabili, aseguru bat egin, inbertitu edo mailegu bat eskatu, etxebizitzak eraiki… eta abar luze bat".
"Matematikak eguneroko bizitzan" zikloaren programa honako hau izango da:
-
Maiatzak 8, xakea eta matematikak: "Chips y neuronas, dos siglos en jaque", Leontxo García (xakean espezializatutako kazetaria).
Laburpena: Xakean jolasten dakien makina bat sortzea obsesio bat izan da XVIII. mendetik. Eta informatika ikerlariek xakea aukeratu zuten XX. mendearen erdialdean adimen artifizialean sakontzeko. Baina 50 urte igaro behar izan ziren konputagailu batek munduko txapeldunak bezala jokatu dezan (Kaspárov-Deep Blue). Zergatik izan zen hain zaila? Nolakoa izango da etorkizuna? -
Maiatzak 15, estatistika aparta da!: "Contando ballenas azules en el Antártico", Guadalupe Gómez (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa).
Laburpena: Urteetan zehar Estatistikak ekarpen ugari egin dizkie gure gizartearen aurrerapenei modu horizontalean hainbat diziplinatan parte hartuz. Hitzaldi honetan "pentsamendu estatistikoa" bezala ezagutzen denaz eztabaidatuko dugu. Estatistikak parte hartze garrantzitsua izan duen gertakari historiko batzuetaz hitz egingo dugu. Azalduko dugu, besteak beste, nola Antartikoko baleen harrapaketa agresiboaren eta balea urdinen desagertzeko zoriaren ondorioz, Baleazaleen Nazioarteko Batzordeak lan-talde bat antolatu zuen zeinek, estatistika metodo sofistikatuak erabiliz, ozeanoan zenbat balea geratzen diren zenbatetsi ahal izan zuen, baleen desagertzeko zoria objektibatu zuen eta agintariei animali hauen arrantza debekatzearen beharrizanaz konbentzitzeko oinarriak ezarri zituen. -
Maiatzak 22, medikuntza eta matematikak: "¿Hay un matemático debajo de esa bata?", Luca Gerardo-Giorda (BCAM).
Laburpena: Matematiken azken aplikazioek tradizioz diziplina honekin lotuta ez dauden fenomenoak azaltzen laguntzen dute. Hain zuzen, ikusmin handia piztu dute matematika kardiobaskularrek, hau da, bihotza eta fluxu hemodinamikoak ikertzen duen diziplina. Konputazio zientifikoek sostengua eman die zientzia kardiobaskularraren arloko ikerketei orain dela hiru hamarkadatik, eta irudi medikoetatik abiatuta berreraikitako domeinu konputazional errealak estandar bihurtu dira komunitatean.