Agenda

"Udaberriko Dantzaldiak" programak euskal erromeriak hurbilduko ditu UPV/EHUra

Kulturbasque Bizkaiko Campuseko programa kulturalak eta Aiko taldeak antolatu dituzte erromeriak Bizkaia Aretoan

Ostiralean, martxoak 21, 19:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) "Udaberriko Dantzaldiak" programa martxan jarriko da ohiko erromeriak unibertsitatera eta Bilbora gerturatzeko. Aiko taldekoak eta Kulturbasque Bizkaiko Campuseko programa kulturalak antolatu dute ekitaldia.

Aiko taldekideek erakutsiko dituzte oinarrizko dantza urratsak: jauziak, soka-dantza, jota porrua, edo pasodobleak. Partaideek ez dute ezer jakin behar, eta edonork parte har dezake. UPV/EHUn erromeria tradizionalaren giroa sortzea eta musika eta dantza zaletasuna piztea da helburu.

Euskarazko testuinguru batean egingo da erromeria, eta apirilaren 4an eta maiatzaren 16an errepikatuko da.

Sarrera doan da.