Agenda

Fernando Saundersek Euskal Herrian egindako kontzertu-bira itxiko du UPV/EHUn

Lou Reeden baxu-jotzaile ohiak bere azken lana Happiness Tour aurkeztuko du Bizkaia Aretoan

Ostiralean, apirilak 4, 20:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoak (Abandoibarra, 3. Bilbo) Fernando Saundersen kontzertua hartuko du. Saunders Lou Reed handiaren baxu-jotzailea eta ekoizlea izan zen hiru hamarkadan zehar. Musikari estatubatuarra bere taldearekin etorriko da, Saunders & Friends, , "Happiness Tour" azken lana aurkeztera. Lan horretan Lou Reedek parte hartu zuen, baita Suzanne Vegak ere. Euskal Herrian zehar izan dituen bost hitzorduetatik (Zarautz, Iruña, Donostia Gasteiz eta Bilbo) azkena izango da Bizkaia Aretokoa.

Baxu-jotzailea nazioarteko ezagunetarikoa da, eta ibilbide luzea izan du musikaren munduan. 80.eneko hamarkadan Marianne Faithfull eta Kip Hanrahan jazz musikariekin jo zuen, baita hamaika bira egin ere orduko musikari garrantzitsuenekin ere, hala nola, Steve Winwood, Eric Clapton, Jimmy Page, Joan Baez, John McLaughlin …