UPV/EHUko ikasleek Odontologiako Jardunaldien V. edizioa antolatu dute
Data
Noiztik 2014/04/04 Noiz arte 2014/04/05, 09:00 - 19:30
"Irteera profesionalak" eta "Aho-medikuntza, eta aho eta aurpegiko mina" gaiak aztertuko dituzte topaketetan
Ostiralean, apirilak 4, 9:00etan, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Odontologiako V. Jardunaldiak hasiko dira. Topaketa horiek Odontologo Berriak, UPV/EHUko Euskadiko Odontologia Ikasleen Elkarteak, antolatu ditu, unibertsitateko Odontologia Klinika, Medikuntza eta Odontologia Fakultate eta Estomatologia I eta II sailekin batera. Orobat, Sociedad Española de Periodoncia y Osteointegracion (SEPA) eta Sociedad Española de Prótesis Estomatológica y Estética (SEPES) erakundeen lankidetza izan du ikasleen elkarteak.
Lehenengo egunean, ostiralean, besteak beste, lizentziatu berriek lan merkatuan izandako esperientzia desberdinak plazaratuko dituzte "irteera profesionalak" mahai inguruan. Gainera, han izango diren hizlarien artea, Agurne Uribarrik, Grupo de Estudios de Oclusión Biológica de Santander-eko kideak, tailer praktiko bat gidatuko du.
Larunbatean, apirilaren 5ean, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao) bigarren eguneko topaketa egingo da, eta honako profesional eta unibertsitateetako irakasle hauek egongo dira: Javier Pérez, Francisco Vijande, Amèrico Vargas, Joseba Loroño, Aritza Brizuela eta Borja Zabalegui, zeintzuek, besteak beste, honako gaiak aztertuko dituzten: Odontologia 3.0, Probetan oinarritutako Odontologia edo Endodontzian diagnostikoa.
JARDUNALDIEN PROGRAMA OSOA:
Ostirala, apirilak 4
UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultatea
- 9:00- 14:00. Tailer praktikoa: Cronología de una cirugía. Agurne Uribarri, Estudios de Oclusión Biológica de Santander-eko kidea.
- 9:00 - 14:00. Tailer praktikoa: Técnicas de estratificación. UPV/EHUko irakasleen eskutik.
Bizkaia Aretoa:
- 14:30 - 15:15: Lunch-a.
- 15:15 - 16:00. Mahai ingurua: Salidas profesionales. izentziatu berriek lan merkatuan izandako esperientzia desberdinak plazaratuko dituzte.
- 16:00 - 17:00. Restauraciones en el frente anterior. Alfonso Arellano, UPV/EHUko odontologia irakaslea.
- 17:00 - 18:00. Prótesis implantosportadas en maxilar edéntulo. Jacinto Suarez, Odontologoa.
- 18:00 - 19:00. Ortodoncia interdisciplinar. Claves para el tratamiento de casos complejos. Iñigo Gómez, miembro de la Asociación Española de especialistas en Ortodoncia-eko kidea.
- 19:00 - 19:30. Galderen tartea.
Larunbata, apirilak 5
Bizkaia Aretoa:
- 9:00 - 10:00. Actualidad en el laboratorio. Comunicación clínico protésico. Javier Pérez, Dental Excellence Laboratory Group Fellow Iti-ko kidea.
- 10:00 - 11:00. Estética de la sonrisa desde el punto de vista periodontal. Francisco Vijande, Periodóncia & Osteointegración-en batzorde editorialeko kidea.
- 11:00 - 11:30. Atsedenaldia.
- 11:30 - 13:30. Discusión de casos clínicos de patología oral y dolor orofacial. Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakasle batzuen arteko eztabaida.
- 13.30 - 14:30. Odontology 3.0: hacia la odontología digital. Américo E. Vargas, Periodontzian eta inplanteetan aditua.
- 14:30 - 15:30. Atsedenaldia.
- 15:30 - 16:30. Planificación de casos. Casos clínicos. Joseba Loroño, epidemiologia klinikoan aditua.
- 16:30 - 17:30. La odontología basada en pruebas. Aritza Brizuela, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakaslea.
- 17:30 - 18:30. Diagnóstico en endodoncia: ¿extraer o conservar? Borja Zabalegui, Centro de Formación en Endodoncia Clínica y Microscópica BZ Leioa-ko zuzendaria eta irakaslea.
- 18:30 - 19:30. Galderen tartea. Amaiera.
Izenematea: www.odontologoberriak.net