Agenda

Mintegia

Teknologia berrien ondorio sozialak ikertuko dira

Pauko Unibertsitateko katedradun Francis Jauréguiberryk azalduko ditu komunikazio teknologiek sortutako identitate eredu berriak

Ostiralean, urtarrilak 30, 11:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko I. Mintegian (Sarriena auzoa, z/g, Leioa), soziologo eta Pauko Unibertsitateko katedradun Francis Jauréguiberryk hitz egingo du teknologia berrien ondorio sozialei buruz. Hitzaldi hori Soziologia II saileko "Ikerketa ereduak eta arloak gizarte zientzietan" doktorego programaren jardueretan kokatzen da.

Francis Jauréguiberryk ikertzen ditu komunikazio- eta informazio-teknologien zabalerak sortutako soziabilitate eta identitate eredu berriak. Hiritarrentzako esparru berria den Internetez eta komunikazio teknologiaren erabilerez eta erronkez argitaratu ditu liburu batzuk, besteak beste: Les branchés du portable. Sociologie des usages, eta Serge Proulxerekin: Usages et enjeux des technologies de communication, eta Internet, nouvel espace citoyen?