Agenda

Aurkezpena

UPV/EHUko Fisioterapiako Graduko ekipamendu teknologiko berriaren inaugurazioa

Astelehenean, urtarrilak 27, 13:00etan UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g, Leioa) izango da Fisioterapiako Graduko irakaskuntza ekipamendu berriaren inaugurazioa. Ekipamendu berria ikasleen prestakuntza beharrei erantzuteko izango da.

Ekipamendu berria eskuratu da eta praktiketarako hiru ikasgela berri ireki dira. Horri esker, beste aurrerapauso bat eman da Gradu berriaren ezarpenean eta Fisioterapiako hirugarren maila eskaini da lehen aldiz. 2011/12 ikasturtean eskaini zen estreinakoz titulazioa eta 178 ikasle ditu gaur egun. Aipatutako ikasgela berrietan kokatu dira mugimenduaren analisirako laborategia, bihotz eta arnas balorazio funtzionalerako laborategia eta balorazio muskularra eta isozinetikoa egiteko laborategia.

Ekitaldian bertan izango dira:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Javier Alonso, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen zuzendaria
  • Agustín Martínez Ibargüen, Medikuntza eta Odontologia Fakultateko dekanoa
  • Jon Irazusta, Fisiologiako katedratikoa eta Fisioterapiako Graduaren sustatzaileetako bat