Agenda

Konferentzia

Conflictos en la empresa familiar, Juan Carlos Ayalaren hitzaldia

Asteazkenean, otsailaren 26an, 18:00ean, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Lehendakari Agirre etorbidea, 83. Bilbo), familia enpresen aholkularia eta Errioxako Unibertsitateko Familia Enpresaren Katedraren koordinatzailea den Juan Carlos Ayalak hitzaldia emango du Conflictos en la empresa familiar izenburupean.

Hitzaldia Claves para generar competitividad en la empresa familiar programaren baitan kokatzen da. Programa hori 17 ekintzak osatzen dute, jardunaldi, tailer eta hitzaldi formatuetan. UPV/EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez; Bilboko Merkataritza Ganberak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak jarri dute abian ziklo hori.

Biharko hitzaldian (Conflictos en la empresa), gatazka alde positibo batetik aztertuko da. Arazoaren iturburu garrantzitsuenak ezagutarazi ostean, alde desberdinek konponbide egokienak lor ditzaten arazora nola gerturatu behar diren jakinaraziko du. Juan Carlos Ayalak azken hamar urteetan bere lanaren harira familia enpresekin bizitako esperientziak tartekatuko ditu solasaldian.

Hurrengo hilabeteetan, UPV/EHUko Enpresa Zientzien Fakultateak (Sarriko), Merkataritza Ganbarak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak familia enpresentzako interesgarriak izango diren ekimenak jasoko dituzte.

Hitzaldiak (Sarrikon izango dira denak)

Jardunaldiak

  • Aplicación práctica de las últimas novedades fiscales en la Empresa Familiar 2014.03.05 CEBEK
  • Estructuras societarias de la Empresa Familiar 2014.05.30 CEBEK
  • Claves prácticas para la administración diligente y eficaz de las pymes y Empresas Familiares 2014.06.12 Bilboko Ganbera
  • Cómo impacta la Dirección de Personas en la Empresa Familiar en el éxito futuro del modelo de negocio: riesgos clave que pueden ser evitados 2014.06.24 CEBEK
  • La unión Familia Empresa: estrategias de comunicación frente a los conflictos 2014.10.02 Ganbera
  • Los primeros pasos en la sucesión de la Empresa Familiar. Claves para una transición eficaz. 2014.11.04 CEBEK

Tailerrak