Agenda

Konferentzia

"Presente y futuro del sistema de Seguridad Social", hitzaldia Ikerne Mesorekin

Gizarte Segurantzaren Administrazioko abokatuak parte hartuko du UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean /h1>

Asteartean, martxoak 25, 15:15etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Ikerne Meso Llamosas Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Administrazioko abokatuak Presente y futuro del sistema de Seguridad Social (Gizarte Segurantza sistemaren oraina eta geroa) hitzaldia emango du, Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako azken aldaketei buruzko II Jardunaldien baitan. Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea Saileko irakasleek antolatu dituzte jardunaldi hauek. Sarrera librea izango da.

Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako azken aldaketei buruzko II Jardunaldi hauek apirilaren 8ra bitartean burutuko dira, eta honako hauek izango dira hitzaldiak:

  • Martxoak 25, 15:15etan:
    Ikerne Meso Llamosas, Bizkaiko Gizarte Segurantzaren Administrazioko abokatua.
    Hitzaldia: Presente y futuro del sistema de Seguridad Social (Gizarte Segurantza sistemaren oraina eta geroa).
  • Apirilak 1, 15:15etan:
    Garbiñe Biurrun Mancisidor, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko presidentea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
    Hitzaldia: La extinción del contrato de trabajo en la reforma laboral de 2012 y su interpretación por los Tribunales (2012ko lan erreforman lan-kontratuaren iraungitzea eta auzitegien interpretazioa).
  • Apirilak 8, 15:00etan:
    Bateratze-lana (mahai-ingurua) Jurisprudentzia berriaren inguruan eta honek izan ditzakeen ondorio ekonomikoen inguruan kasu praktikoen azterketarekin. Lehenengo "krisiaren erreforma" haiek izandako ondorioen analisi juridiko-praktikoa.