Zientzia eta Teknologia Fakultateak Biologiako IX. Olinpiada egingo du
Data
Noiztik 2014/01/25 Noiz arte 2014/05/12, 10:00 - 15:21
Iazko ikasturtearekin alderatuz gero, %50 igo da ikasle kopurua
Larunbatean, urtarrilak 25, 10:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Biologiako IX. Olinpiadaren fase autonomikoko lehen proba, froga teorika, egingo da. Batxilergoko ikasleei zuzenduta dagoen olinpiada honen bigarren froga, praktikoa, otsailaren 15ean, larunbatean, 10:00etan izango da. Aurten, 14 ikastetxetik etorritako 62 ikaslek parte hartuko dute lehiaketa honetan. 62 Ikasle horiek, iaz baino %50 gehiago suposatzen dute.
Biharko froga teorikoan, biologiari buruzko galdera orokorrak biltzen dituen test bat erantzun beharko dute, ekologia, genetika, biokimika, , zoologia eta botanikarekin lotutako galderekin, besteak beste. Froga praktikoan, berriz, zenbait organismo edota egitura mikroskopiko identifikatu beharko dituzte. Olinpiada autonomiko honetan irabazle suertatzen diren hiru ikasleek, martxoaren 26tik 29era bitartean Zaragozan egongo den estatuko fasean parte hartuko dute. Ondoren, Biologiako Olinpiadaren nazioarteko fasea Balin egingo da uztailaren 6tik 13ra, eta Iberoamerikako fasea, Mexikon.