UPV/EHUko Bilboko IGET-ko Makina Erreminta Gelako ikasleei diplomak banatuko zaizkie
Data
Noiztik 2014/02/24 Noiz arte 2014/04/29, 18:30 - 12:41
Astelehenean, otsailaren 24an, 18:30etan, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Gradu Aretoan (Urkixo Zumarkalea, z/g. Bilbo), Makina Erreminta Gelako 24 ikasleei diplomak banatuko zaizkie. Eskolak antolatzen duen ekimen garrantzitsuenetarikoa da Makina Erreminta Gela.
Parte hartzaileak:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko erretorea Xabier Ortueta, Asociación de Fabricantes de Máquina-Herramienta-ko zuzendaria
- Javier Alonso, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria
- Leyre Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia Zuzendaria
- Maite Eguskizaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Talentu Sustapenerako Burua
- Enrique Amezua, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko zuzendaria
Industria Ingeniaritza, Automatika eta Industria Elektronikoaren espezialitateko azken ikasturteetako ikasleei zuzenduta dago Makina-Erreminta Gela eta 2009an sortu zen helburu bikoitzarekin: alde batetik, ikasleei euren prestaketa ikasturte trinko batean osatzeko aukera emateko ikasturte akademikoaren azkenengo mailan; eta bestetik, praktikak eta Karrera amaierako Proiektuak, enpresa eta zentro teknologikoetan egiteko aukera, gazte hauen lan-jarduera sustatuz.