'Eman Eskua' Fibromialgia Elkartearen aldeko kontzertua eskainiko du UPV/EHUko Koroak
Data
Noiztik 2014/01/24 Noiz arte 2014/05/12, 20:00 - 15:42
Ostiralean, urtarrilaren 24an, 20:00etan, Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan (Ibarrekolanda Plaza, 1. Bilbao), UPV/EHUko Koroak Eman Eskua, Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Sindromearen Bizkaiko Elkartearen alde kontzertu bat eskainiko du.
Urtarrilaren 20an 10 urte bete zituen elkarteak, eta hamarkada honetan zehar Eman Eskuak-ek gaixotasun horien berri eman, ez ezik; gaitz horien aurkako hainbat ekimen sustatu, bultzatu eta ezagutarazi ditu. Horiek horrela, urtemuga hau baliatuz, UPV/EHUko abesbatzak Eman Eskuak elkartearen alboan egon gura izan du.
Kontzerturako sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai, eta batuko den guztia Fibromialgia eta Neke Kronikoaren Sindromearen Bizkaiko Elkartearentzat izango da.
UPV/EHUko Koroak eskainiko duen programa hondokoa izango da:
- Ubi Caritas. Maurice Duruflé (1902-1986)
- Notre Pere. Maurice Duruflé
- Magnum Mysterium. Tomás Luis de Victoria (1548-1611)
- Jul, Jul, Stralande Jul. Gustaf Nordqvist (1886-1949)
- Ave Maris Stella. Javier Busto (n. 1949)
- Martxa baten lehen notak. Mikel Laboa (1934-2008)
- Maitia nun zira. José Uruñuela (1891-1963)
- Nerea izango zen. Mikel Laboa
- Saratarra. José Mª González Bastida (1908-1997)
- Shennandoah. Folk. Amerikako Estatu Batuak
- Juramento. Miguel Matamoros (1894-1971)
- My Soul's Been Anchored In The Lord. Espirituala/Mol. Moses Hogan (1957 - 2003)