Ikasleek kudeatutako topagunea izango den Ikasletxearen inaugurazioa
Data
Noiztik 2014/02/20 Noiz arte 2014/04/29, 11:00 - 12:48
Ostegunean, otsailak 20, 11:00etan, UPV/EHUko Biblioteka Nagusiko lehen solairuan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), UPV/EHUko lehen Ikasletxea inauguratuko da. Ikasleek diseinatu duten eta beraiek kudeatuko duten topagune hau, aisialdiarekin eta ikasketekin zerikusia duten mota guztietako ekimenak burutzeko erabiliko da; besteak beste, erakusketa, hitzaldia, tailerrak, jolasak, etab. eta, era berean, jantoki bezala ere erabili ahal izango da.
UPV/EHUko Biblioteka Nagusiko lehen solairuan kokatuta dagoen toki honen helburuetako bat, ikasleen arteko harremanak eta, baita, ikasleen eta beraien aisialdiaren artekoa, sustatzea eta erraztea da.
Inaugurazio ekitaldian izango dira:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
- Ander Feijoó, Bizkaiko Ikasleen Kontseiluko presidentea
- Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea