Katedradun Rosa de Diegok hitz egingo du "Albert Camus, belaunaldi baten kontzientzia"z
Data
Noiztik 2014/02/10 Noiz arte 2014/05/02, 19:30 - 09:50
Astelehenean, otsailak 10, 19:30ean, Bizkaia Aretoko Baroja gelan (Abandoibarra, 3. Bilbo), UPV/EHUkoFilologia Frantseseko irakasle eta katedradun Rosa de Diegok "Albert Camus, conciencia de una generación" hitzaldia emango du. Berbaldia Bizkaiko Campuseko Kulturbasque programa kulturalak eta Bilboko Institutu Frantsesak antolatu dute, eta Albert Camusi buruzko erakusketa digital eta interaktiboaren barnean dago.
Idazle frantziarraren lanean eta bizitzan aditua da Rosa de Diego. Albert Camus belaunaldi oso baten kontzientzia izatera nola heldu zen azalduko du Literatura katedradunak. Egilea oraindik ere oinarri-oinarrizko erreferentea da bai pentsamenduaren arloan, baita literatura sorkuntzaren esparruan ere. Eleberrigile iraultzailea, antzerkigile sutsua eta entsegugile oldarkor eta konprometitua izan zen. Idazle sailkaezina, bakarra eta unibertsala da oraindik, klasikoa baina baita modernoa ere. Gizon zuzena, pesimista eta hedonista da literaturan hausnarketa eta gogoeta hezurmamitzeko grina bizia izan zuena, eta horrela XXI. mendean ere bizi-bizirik dirauen gizakiaren eta belaunaldi oso baten herstura islatzen jakin zuen.
UPV/EHUk Albert Camus gogoratzen du erakusketa digital eta interaktiboarekin. Esposizioa Bizkaiko Campuseko lau gune hauetan ikusten da: Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), Esperientzia Geletan (Espainiako Bankua,2. Bilbo), UPV/EHUko Meatzeen eta Herri lanen Ingeniaritza Eskolan (Rafael Moreno Pitxitxi, 2. Bilbo) eta Bibliotekan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa). Erakusketa otsailaren 20ra arte egongo da irekita. Ekitaldi horrek Albert Camusen jaiotzaren mendeurrena ospatu nahi du.