Info_Espacios-Tarifas-reserva

EHUko barneko eta kanpoko guneak alokatzeko arautegia eta prezioak

  1. Behean agertzen dira lokalak alokatzeko prezioak. Edozelan ere, aldian behin eguneratu egin daitezke.
  2. Tarifa hauek UPV/EHUko lokal bat erabiltzeko eskaera egiten duten erakunde publiko zein pribatuei, elkarte eta pertsona guztiei ezarriko zaizkie. Gerenteak tarifa hauek murriztea erabaki ahal izango du, kasu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

UPV/EHUren lokalak eta instalazioak erabiltzeko tarifak

2024 URTEA

Instalazio mota "A" 1. TARIFA
Ordu solteak
prezioa orduko
2. TARIFA
Egun osoa
8:00etatik 20:00etara
3. TARIFA
Egun erdia
8:00 - 14:00 eta
14:00 - 20:00
Areto nagusiak eta antzekoak, 800 plazatatik beherakoak 217 € 1.954 € 978 €
800 plazatatik gorako areto nagusiak 359 € 2.821 € 1.411 9€
Gradu-aretoak / Batzar-aretoak 189 € 1.411 € 706 €
Eraikinen atondoak 284 € 1.690 € 849 €
A motako ikasgelak (101 plazatakoa edo handiagoa) 113 € 1.013 € 509 €
B motako gelak (51-100 plaza) 75 € 676 € 339 €
C motako ikasgelak (50 plazatatik beherakoak) 37 € 375 € 189 €
Informatika-ikasgelak 25 ordenagailu artekoak 245 € 2.162 € 1.082 €
25 ordenagailu baino gehiagokoak 284 € 2.574 € 1.289 €
Bideokonferentzia-gela/aretoa 601 € 5.375 € 2.689 €
Multimedia-gela/aretoa 75 € 2.369 € 1.185 €
Zuzenbide Fakultateko judizio-aretoa 189 € 1.411 € 706 €
Erakusketa-aretoa 284 €    
Ikuskizun-aretoa 601 €    
Atsedengunea 75 €    

 

Instalazio mota "B" 1. TARIFA
Ordu solteak
prezioa orduko
2. TARIFA
Egun osoa
8:00etatik 20:00etara
3. TARIFA
Egun erdia
8:00 - 14:00 eta
14:00 - 20:00
Gimnasioak 71 € 358 € 179 €
Gorputz adierazpeneko eta psikomotrizitateko gelak 36 € 143 € 91 €
Futbol 11ko zelaia 71 € 536 € 269 €
Futbol 7ko zelaia 36 € 269 € 135 €
Kiroldegi osoa (areto futboleko 2 kantxa) 71 € 536 € 269 €
Kiroldegi erdia (areto futboleko zelai bat edo saskibaloiko kantxa bi edo boleiboleko kantxa bat) 36 € 269 € 135 €
Erabilera anitzeko aretoa 36 € 143 € 91 €
Tatamia 36 € 143 € 91 €
Muskulazio-gela   35 €  
Eskalada-horma   35 €  

 

Instalazio mota "C" 1. TARIFA
Ordu solteak
prezioa orduko
2. TARIFA
Egun osoa
8:00etatik 20:00etara
3. TARIFA
Egun erdia
8:00 - 14:00 eta
14:00 - 20:00
Audiolaba: 2, 3 edo 4. gela 107 € 957 € 478 €
Postprodukzioko audilab (1. lok.) 178 € 1.329 € 665 €
Bideolaba. Bideoaren postprodukziorako gela 107 € 957 € 478 €
Bideoa editatzeko gela (25 ordenagailu) 231 € 2.038 € 1.020 €
TBko platoa (Set 1-chroma key eta Set 2- ziklorama gortina) 178 € 1.329 € 665 €
TBko platoa (Set 1-chroma key eta Set 2- ziklorama gortina) eta kontrol-gela 231 € 2.038 € 1.020 €
Gesel Laborategia 231 € 2.038 € 1.020 €

 

Plentziako Itsas Estazioko Laborategiak 1. TARIFA
Ordu solteak
prezioa orduko
2. TARIFA
Egun osoa
8:00etatik 20:00etara
3. TARIFA
Egun erdia
8:00 - 14:00 eta
14:00 - 20:00
Analisi instrumentala 80 € 300 € 200 €
Irudiaren analisia 30 € 100 € 70 €
Bisegurtasuna 30 € 150 € 80 €
Histologia 80 € 300 € 200 €
Akuarioa 70 € 300 € 200 €
Bisegurtasuneko akuarioa 70 € 300 € 200 €
Mikroskopia aurreratua 50 € 250 € 150 €

 

Kanpo eremuak eta plazak Eguneko
10 metro koadro arte 237 €
25 metro koadro arte 474 €
50 metro koadro arte 828 €
100 metro koadro arte 1.421 €
100 metro koadrotatik gora 1.895 €

 

Publizitate eta propaganda banatzea kanpoko eremu eta plazetan Eguneko
5 banatzaile arte 315 €
6 eta 10 banatzaile artean 452 €
10 banatzaile baino gehiago 601 €

 

Tarifak aplikatzeko arauak

"A" instalazio mota

  • Lokalak hiru modalitateren arabera aloka daitezke: 1. tarifaren, 2. tarifaren eta 3. tarifaren arabera. Azken bietan (2 eta 3) gehiegizko denbora kobratzeko 1. tarifa aplikatuko zaio benetan emandako gehiegizko ordu kopuruari.
  • Ordu zatiak goitik biribilduko dira ordu erdia gainditu bada, edo behetik, ordu erdira heldu ez bada.
  • Tarifaren modalitatea ezin izango da aldatu lokalak erabiltzen hasi ondoren.
  • Tarifak lokalak instalatuta dituen ikus-entzunezko baliabideen eta espazioaren alokairua baino ez du barne hartzen, baina ez du beste sare zerbitzurik barne hartzen (bideo streaminga, bideokonferentzia, etab.). Zenbateko horri lokalaren garbitzeko lanaren kostua eta zerbitzua emateko behar diren langileena (atezaina, ikus-entzunezkoetako teknikaria, etab.) gehitu beharko zaio.
  • Fidantza kalkulatzeko (alokairuaren kostuaren % 25, BEZ barik) orduen estimazioa hartuko da kontratuaren hasieran.
  • Lokalak erabiltzen amaitutakoan, benetan erabilitako orduen datuak bidaliko dira eta faktura egingo da.
  • Multimedia-teknikarien laguntza behar izanez gero, lokala erreserbatu dela baieztatzeko, aldez aurretik prest dagoela egiaztatu beharko da.
  • Informatika-gelak soilik alokatu ahal izango dira erabiltzaileek ekipamenduetara sartzeko beharrezkoak diren kredentzialak dituzten jardueretarako.

"B" instalazio mota

  • Instalazioetako aldagelak eta dutxak ez daude prestatuta gurpildun aulkia darabiltenentzat. Kirol anitzeko pista eta futbol zelaia, berriz, prestatuta daude horrelako pertsonentzat.
  • Instalazio hauek bakarrik aloka daitezke eskola orduetatik kanpo.
  • Honako hauek ez dira prezioan sartzen: muntaketa lanak, aparteko prestaketa lanak, kasuan kasuko kirol materiala.
  • Instalazioak alokatzeak ez du eskubiderik ematen bertan publizitatea jartzeko, sarrera kobratzeko edo saltokirik jartzeko.
  • Kirol anitzeko pista osoa alokatu arren, horrek ez du esan nahi eraikin osoa modu esklusiboan alokatzen denik; aldageletan sartzen utzi beharko zaie beste erabiltzaileei, ez baitago besterik.
  • Kantxak, muskulazio gela, eskalada horma eta kiroldegiko ikasgelak bakoitza bere aldetik alokatu ahal izango dira. Instalazioa alokatzen denean argi eta garbi zehaztu beharko da zein elementu eta zein espazio alokatzen den.
  • Tatamian, gorputz adierazpeneko gelan eta psikomotrizitate gelan ez dago ez aldagelarik ez komunik. Instalaziook alokatzean kiroldegiko komunak eta aldagelak erabili nahi badira, instalazio biak garbitzeko lanak ordaindu beharko dira.
  • Instalazioak alokatzen badira jendearentzako orduetatik kanpo, atezain eta garbiketa zerbitzuen kostua ere ordaindu beharko da.

"C" instalazio mota

  • Instalazioak eskola orduetatik kanpo bakarrik alokatu ahalko dira, eta ezin izango zaie traba egin eskolei.
  • Tarifa horien barruan ez daude sartuta teknikarien laguntza, muntaketa lanak edo aparteko prestakuntza lanak.
  • Instalazioak alokatzeak ez du eskubiderik ematen bertan publizitatea jarri, sarrerarik kobratu edo saltokirik jartzeko.
  • Gune horien alokairua kudeatzeko, “Bizkaiko Campuseko Kanpoko eta Barneko Guneak Erabiltzeko Arautedia”ri jarraituko zaio, eta erreserba egiteko “Espazioak erreserbatu” izeneko aplikazioa erabili beharko da.
  • Horrez gain, eguneko 800 €-ko energia-gehigarria kobratuko da UPV/EHUn berogailua piztuta dagoen bitartean larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan egiten diren okupazioetarako. Osagarriaren zenbatekoa eguneko 6.500 €-koa izango da berokuntza-sistema orokorraren menpeko Bizkaiko Campuseko Erandioko zentroak eta/edo eraikinak okupatzeko: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Arte Ederren Fakultatea, Areto Nagusia, Liburutegia, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta I eta II ikasgelategiak.

 

POSTPRODUKZIO ETA GRABAZIORAKO ARETOEN ALOKAIRUA

Bideoaren postprodukzio edo ediziorako gelak eta grabazio ekipoak batera alokatzen badira, % 20ko deskontua egingo zaiei haien tarifei. Hauek dira ekipoen tarifak:

Ekipo mota 1.TARIFA
Egun osoa
8:00 - 20:00
2. TARIFA
2 egun
8:00 - 20:00
3. TARIFA
4 egun
8:00 - 20:00
4.TARIFA
Astebete
8:00 - 20:00
Grabazio kita
Oinarrizko ENGa + eskuko mikrofonoa
161 € 290€ 516 € 805 €

Ekipo hauek alokatu nahi dituztenek aseguru poliza bat aurkeztu beharko dute, arrisku orotarako estaldurarekin.

Ekipoen alokairua kudeatuko da ikastegiak horretarako daukan arautegiaren arabera