V. Abiatu Sariak banatu dira Bizkaiko Campusean sortutako enpresa onenen artean
Lehenengo argitaratze data: 2014/02/14
Comercial Diving Activities SL, IMG Pharma eta Sealpath SL izan dira saritutako proiektuak.
Gaur, otsailak 14, Bizkaia Aretoko Arriaga gelan, Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen aintzat hartzea helburu duten IV. Abiatu Sariak banatu dira. Comercial Diving Activities SL enpresa berritzaile onena bezala, eta IMG Pharma Biotech SL eta SealPath Technologies SL, oinarri teknologikodun enpresa onenak bezala, izan dira irabazleak.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak eta BEAZ Bizkaiak 14 urte daramatzate elkarlanean UPV/EHUn kultura ekintzailearen sustapena eta oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresen sorrera bultzatzea helburu duen ZITEK Programan. Testuinguru honetan sortu ziren 2003an urte birik behin banatzen diren Abiatu Sariak, Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikodun eta izaera berritzailedun enpresak aintzat hartzen dituenak.
Sari banaketa ekitaldian parte hartu dute Carmelo Garitaonandia UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Izaskun Artetxe Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko saileko idazkariak eta Juan Diego BEAZko zuzendariak.
Garitaonandiak jakinarazi duenez, Zitek programak gaur egun "star up edo gestazio fasean dauden 25 enpresa egitasmo ditu", eta gogorazi du ekimen horrek "urte horietan zehar 77 enpresa" sortu dituela. "Biziraupen handia izan dute gehienek, %85 abian baitago; eta kalitatezko lana da gainera, doktoreak baitira langileetariko asko", azpimarratu du UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak.
Commercial Diving Activities
Saritutako hiru enpresei dagokienez, Commercial Diving Activities, SL, urpean dauden eraikuntzetan eta azpiegituretan konponketa, hobekuntza eta mantentze lanak egiten ditu.
Bestalde, IMG Pharmak medikamentuen azterketa masiborako tresna bioteknologikoen garapena uztartzen du eta Sealpath SL, dokumentuen segurtasunerako produktuak garatzen ditu, dokumentuak babesten dituen konponbide cloud bezala definitzen da.
V. Abiatu Sarietako beste enpresa finalistak, ondorengoak izan dira: Tap Quo, oinarrizko konputazioan eta konponbide mugikorren garapenean oinarritutako enpresa; Urbegi Brand-Mathematics, markekin harremana duten aldagarrien analisirako algoritmoen garapena du helburu; Azoteas Vivas, berdegune eta gune osasuntsuetako barne eta kanpo eremuen eraldatzean oinarritutako proiektua; Insignia, SL, egiturak konpondu eta sendotzeko eraikuntza konponbideak egiten ditu; eta Novattia Desarrollos SL, solidoen tratamendu fisikorako teknologia eta prozesuen diseinu eta garapen industrialeko zentroa.