Breadcrumb

Albisteak

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak 'elektrolinerak' kudeatzeko potentzia bihurgailu bati eman dio karrera amaierako Accenture Saria

Lehenengo argitaratze data: 2013/06/10

Proiektu honek 90.000 eurotako aurrekontua du garatzeko eta, besteak beste, ekipamenduen energia eraginkortasuna handitzeaz gain, berriztagarrien garapena ere ekar dezake.

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak Accenturek babestutako Karrera Amaierako proiekturik onenaren saria eman du. Aurten, Jon Mimenza Telekomunikazio Ingeniaritzako ikasleak jaso du saria. Bere lanak, 'elektrolinerak' edo ibilgailu elektrikoak hornitzeko guneak kudeatzeko modua hobetuz, energia berriztagarriak eta garraio jasangarria sustatzen du. Hamalaugarren edizioa bete duen sari hau 1.800 euroz hornituta dago.

Garraio jasangarri baten garapenak, ohiko ibilgailuek pixkanaka argi indarrarekin hornituko diren ibilgailu elektrikoen aldaketarekin, ibilgailu hauen bateriak hornitu ahal izateko, hornikuntza-sare baten beharra dakar. Baina 'elektrolinera' hauek gainera, bestelako erabilerak ere bete beharko dituzte: tentsioa egokitzea eta iturri berriztagarrietatik lortutako energia hobetzea, haran orduetan energia metaketarako gaitasuna izatea, ordu puntetan egon daitekeen eskariari erantzuteko, edo sare elektrikoak hala eskatzen badu, energia isuria sareari berari itzultzeko gai izatea.

"Desarrollo de una Plataforma de Control de un Convertidor de Potencia para Estaciones de Recarga (DePCoPER)" izena hartu duen proiektua, Jon Mimenzak garatu du, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Teknologia Elektronika Saileko irakaslez eta ikaslez osatzen den APERT elektronika aplikatuko ikerlari talde batekin kolaborazioan. Baina lana, beste proiektu handiago baten atal bat da, Eskolaren Heziketa-Lankidetza Programaren baitan mamitutakoa, Eskolako Tecnalia Gelako heziketa kooperaziorako bekarekin lagunduta garatzen ari dena.

90.000 euroz hornituta, aukerazko 'elektrolinera' baten arkitektura aurkezten du proiektuak, non energia berriztagarriak, metaketa unitateak (bateriak), ibilgailu elektrikoen eta sare elektriko baten arteko loturak eta horniketa guneekin, loturak jasotzen dituen. Gainera, 'elektrolineraren' kudeaketa egingo duen potentzia bihurgailuaren kontrolerako bitartekoak garatzen ditu berriztagarrien garapenari dagokionez, ibilgailu elektrikoen energia hornikuntzaren eskaerari dagokionez, metatutako energiari dagokionez eta uneoro merkatuan duen prezioari dagokionez.

Hainbat abantaila

Potentzia bihurgailu honek hainbat abantaila ekarriko ditu, hauen artean ekipamenduen merketzea, energiaren eraginkortasuna gehitzea, eta ondorioz, garraio jasangarriaren bultzada ibilgailu elektrikoaren bitartez eta energia berriztagarrien erabilera, erregai fosilen erabilera eta zentral nuklearren kalterako. Gainera, energia hornikuntzarako azpiegitura berriak egiteko enplegua sortuko da eta sarearen kudeatzaileek, energia korronteari dagokionez, planifikazio arloko hobekuntzak egitea ekarriko du.

Beste alde batetik, proiektu honetan garatu den potentzia bihurgailua, ez da soilik ibilgailu elektrikoaren hornikuntzarako, beste hainbat arlotan ere erabilgarria delako, adibidez, energia berriztagarrien aplikazioetan edo trenen motorretan.

Jon Mimenzaren lanak, Jon Andreu Larrañaga eta Julio Arranz Casado Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakasleen ikuskaritza izan du.

Accenture Sariaren Ibilbidea

Accenture Saria, aholkularitza-enpresa honek Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren artean izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da, Eskolaren Heziketa-Lankidetza Programaren baitan mamitutakoa. Aurkeztutako lanen izaera berritzailea eta ekarpen teknologikoa dira saria ematerakoan gogoan erabiltzen diren irizpide nagusiak.

Ekimen honen aurreko edizioetan, beste batzuen artean, sateliteen eta geltoki orbitalen diseinu aurreratuetan oinarritutako lanak, roboten kontrolerako sistemak, aurpegiko trazuen bitartez pertsonak ezagutzeko sistemak, irizpide ekologikoetan oinarritutako makina-erremintako diseinuen prozesuak, edo energia berriztagarriekin zerikusia duten zenbait aplikazio izan dira sarituak.